Izadi Gutierrez Lizarragak preso ditu aita eta ama, eta Aranjuezko espetxean bizi da haiekin, baina 3 urte betetzean kalera aterako dutela-eta, haurraren eskubideak zaintzeko eta gurasoekin harremana mantentzeko neurriak eskatuz mozioa aurkeztuko du hainbat alderdik Nafarroako Parlamentuan.
Kalejira eta ekitaldi baten bidez, Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez presoentzako eta haien alabarentzako soluzioak eskatu zituen Izadi Gurasoekin Etxera ekimenak, asteburuan Burlatan. Bide berean, mozioa aurkeztuko dute ostiralean Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak, Nafarroako Parlamentuan haurrei zuzendutako politikez egingo duten monografikoan.
Izadiren eskubideak abiapuntu, familia-ingurunearekin eta gurasoekin harremanetan jarraitzeko aukera eta gurasoak etxetik gertu dauden espetxeetara aldatzeko aukera ematea eskatzen dio mozioak Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiari.