Asturias eta Euskal Herria kulturaren bitartez lotu nahi ditu Ixuxu elkarteak

  • Duela bi urte jaio zen Ixuxu, Asturiaseko errealitate sozial eta kulturala Euskal Herrira gerturatzea bilatzen duen proiektu soziokulturala.


2015eko otsailaren 04an - 13:08
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

“Internazionalismoa aldarri,  hainbatetan ikusezina eta estereotipoz betea izan den Asturiaseko alde ezberdinak begi bistan jarri nahi dituen kulturarteko oihu bat da”, adierazi diote Ixuxuko bi kidek Herrikoloreri.

“Betidanik Asturiaseko mugimendu sozialei eta gai kulturalei lotuta egon garen pertsonak gara, baina orain hemen bizi gara”, adierazi dute.

Tarte honetan, musika taldeak ezagutzera eman eta ekimen ugari antolatu dituzte. Gainera, gai sozial eta kulturalak  biltzen dituen txosten bat argitaratu dutei: “Musika taldeak, hitzaldiak eta Asturiaseko kultura eta gai sozialekin zerikusia duten berriak jasotzen ditu. Gazte asanblada, jai batzorde eta antzerako eragileen artean banatzen ari gara. Horrela, musika talde bat ekarri edota hitzaldi bat antolatu nahi badute, errazago izango dute”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Palestina: (ez) gure izenean

Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Eguneraketa berriak daude