Ivan Zabalegi Lisaböko kide oiharen bakarkako lehen lanak udazkenean ikusiko du argia

  • Nire izenpean aterako du Ivan Zabalegik Hamabost izenburuko diskoa.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko irailaren 04an - 12:21
Ramon M. Zabalegik egin du 'Hamabost' diskoaren azala Kakun Rubioren argazki bat baliatuz.

Lisaböko kide ohiaren bakarkako lehen diskoak rocka eta alt-country doinuak bilduko ditu. Diskoa grabatua dago jada Karlos Osinagaren eskutik, Bonberenean. Hamabost izango da bere izenburua.

Grabazioari dagokionez, Karlos Osinagak ez ezik, ondoko musikariek hartu dute parte: Ander Zabalegi, Mikel Lopez Ereñozaga, David Martínez Zabalegi eta Javi Manterola.

Nireren estreinako lana udazkenean aterako da. Diskoaren azalaren diseinua Ramon M. Zabalegi-rena da eta argazkia Kakun Rubiorena.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Entzun!-en argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu lizentzia librea baliatuz]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


Eguneraketa berriak daude