Ivan Duque eskuindarra hautatu dute presidente kolonbiarrek

Ivan Duque (argazkia: la oreja roja)

2018ko ekainaren 18an - 10:11

Ivan Duquek irabazi du Kolonbiako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia, botoen %54,28arekin. Aurreko presidentearen, Manuel Santosen, bake akordioa errespetatuko duela adierazi du baina “zuzenketak” behar dituela eta egingo dituela gehitu du. “Biktimak prozesuaren erdian” jarri nahi ditu zuzenketa horiekin, “egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko”. Gerrillarien bergizarteratze aroa atzean utziko duela gaineratu du.

Ardura nagusiena ustelkeriaren aurkako borroka izango dela esan du Duquek. Eskerrak eman dizkie Andres Pastrana eta Alvaro Uriberi, hauteskundeetan emandako bultzadagatik. Segurtasunaz eta bakeaz aritu da. Segurtasuna “behar demokratikoa” dela eta, berau justizian oinarrituta eraikitzeaz hitz egin zuen. Santosen bake prozesuak tirabirak sortu dituela iradoki du, “bakearen aldeko eta etsaien arteko zatiketa” sortu dela.

Gustavo Petro bilakatu da oposizioko burua botoen %41,54rekin eta pozik azaldu da egin dituen adierazpenetan, zortzi milioi kolonbiar “libre eta zutik” daudelako. Santosek Duque zoriondu du eta bere gobernuaren babes osoa edukiko duela adierazi dio botere banaketa modu egoki eta ordenatu batean egiteko.

Rodrigo Londoño Timochenko FARCeko buruak, adierazitakoaren arabera, berdin zitzaion zein aterako zen presidente, nahi zuena zen irabazlea edozein dela ere bake akordioa bultzatzea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
MAPA | Zer bozkatu dute zure bizilagunek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zure auzoan zer indar politikok irabazi duen jakiteko, mapa honetan aurkituko dituzu udalerrietako distritu eta sekzioen emaitzak.

[[hauteskundeak distrituak zabala 2024 A21 eusko-legebiltzarra]]


Eguneraketa berriak daude