argia.eus
INPRIMATU
“Itzultzailea sortzaile bat da; eskuetan duen obra berriro sortu egiten du”
2004ko martxoaren 24a
"Suposatzen da itzultzaile baten ezaugarririk onena ikustezina izatea dela, bere presentzia ez nabaritzea. Italieraz bada esaldi ezagun bat, 'tradutore traditore', hau da, itzultzaileak traizionatu egiten duela idazlearen testua. Ez dut uste hori horrela denik. Itzultzailea behar bat egiten ari da, eta idazlea bezala bakarrik dago horretan (...) Itzultzaile on batek, poesian batez ere, bertsioak egingo ditu, ezin baita poema bat lerroz lerro itzuli, hortik aterako dena ez delako poesia izango, zentzua duten hitz elkarketak baizik (...) Nire ustez ez litzateke inoiz itzulpen literalik egin behar". (2004/03/18-26, 247. zka.)