argia.eus
INPRIMATU
Itzulpena eta euskararen normalizazioa Administrazioan

2008ko azaroaren 05

Txerra Rodriguezen Garaigoikoa blogean topatu dugu Martinezena blogera eraman gaituen erreferentzia. Roberto Manjonek Senez aldizkarian ateratako artikulu baten laburpena jaso dute bigarren webgune horretan, hiru ataletan banaturik, Itzulpena eta euskararen normalizazioa Administrazioan izenburupean. Laburpen horren azken partea da hau (Manjonen hitzak dira):

"Administrazio Orokorraren bigarren plangintzaldia ebaluatzeko txostenean arrazoi nagusi hauek ematen zituzten normalizazio-prozesuaren hutsak azaltzeko: giza baliabide eskasak, baliabide ekonomikoen falta, agintarien inplikazio eskasa eta zenbait derrigortasun-data txarto ezarrita, beraz, hutsak lehentasunak zehazterakoan. Nik, gutxienez, beste akats pare bat ikusten dut: bata, langileen interesa eta inplikazioa; bestea, gehiegizko helburuak. Hizkuntza-politikako organoek beti baldintza bi ezinbestekotzat jo izan dituzte unitate administratibo batean euskararen erabilera normalizatzeko: langileek hizkuntzaren ezagutza-maila egokia edukitzea eta maila hori daukatenak dentsitate egokian egotea. Ez nator bat, baldintza soziala falta delako. Horrela, beste baldintza bat, gutxienez, bete behar da: euskararen erabilerak nahiko dentsitatea izatea administrazioko jardunari sostengua ematen dioten sare sozialetan".