Txosten konpletoa da, iritziz eta datuz betea, eta hemen aurkitu dezakezue osotasunean. Ingelesezko laburpena ere argitaratu dute. Ondorio nagusien artean honakoak aipa daitezke.
- Itzultzaile neuronalek testuen ekoizpena azkartu eta erraztu egiten dute, baina kalitate-kontrol zorrotza behar dute. Formakuntza ere behar da.
- Erakunde eta enpresetan efizientzia handitzen dute, baina arautze ordenatu bat behar da erakunde horietan.
- Testuen aurre-edizioa eta post-edizioa funtsezkoak dira kalitate egokia bermatzeko.
- Itzultzaile neuronalak hizkuntza-ideologiak, irudikapenak, diskurtsoak eta jarrerak eraldatu egiten ditu. Sortze-hizkuntza kontzeptuaren definizioa lausotzea dakar.
Etorkizun hurbilera begirako aurreikuspenak ere gehitu dizkiote txostenari egileek. Esate baterako:
- Idazkera eta irakurmena eraldatuko dira: testuak gero eta sinpleagoak eta irakurgarriagoak izango dira, itzulpen automatikoak hala bultzatuta.
- Itzultzaile neuronalak "ikusezin" bihurtuko dira: haien funtzionamendua hain integratua egongo da sistema desberdinetan, non erabiltzaileek oharkabean erabiliko dituzten. Ondorioz, itzulpen prozesuak eta hizkuntza-erabakiak gailu eta softwareetan ezkutatuta geratuko dira.
- Erronka nagusia izan daiteke hizkuntzak ikasteko motibazioa jaitsi daitekeela. Hori konpentsatzeko estrategiak garatu beharko dira.
- Itzultzaile neuronalek erraztasunak eskaintzen dituzten arren, euskararen biziberritze-prozesuaren mesedetan erabiltzeko estrategiak eta irizpideak behar direla.
Gehiago jakiteko: https://soziolinguistika.eus/eu/proiektua/itzulinguru/