"Soziolinguistikatik abiatua, ama hizkuntzaren atzean hiru kontzeptu aurki ditzakegu: lehenengoa berba bernakularra da. Ameriketako beltzen hizkuntza azterturik, bere esanahia, alegia, nahiz eta hizkuntz asko egon bere inguruan ume batek beti berba mota bat dauka. Bestalde, erreferentzi hizkuntza, hau da pentsatzen dugun hizkuntza, mundua zein kategoriekin barneratzen dugun. Bigarren hizkuntz bat ikasten dugunean hizkuntz horrekin abiatuko gara. Eta azkenik, hirugarrena da identitatea edo pertenentziaren hizkuntza, hau da, zuk sentitzen duzu zure arbasoen hizkuntza zure ama hizkuntza bezala baina agian ez zara gai hizkuntz hori hitz egiteko". (2007-12-14)