"Hizkuntza ez da hortik zehar dabilen zerbait; nahiz eta hura irudikatzeko moduak baditugun, hizkuntza burmuinean da (...) Jaio aurretik hasten gara hizkuntzaz jabetzen; haur batek bere lehen hitzak esan arte itxarongo bagenu hizkuntzaren jabekuntza ikertzen hasteko, berandu ibiliko ginateke (...) Orain arte bagenekien jabekuntza-adinak fonologian eragiten duela, hizkuntza bat haurtzaroan ikasten dutenek azenturik ez dutelako, eta helduaroan ikasten dutenek, aldiz, azentua izan dezakete, edo ez". (2008-07-07)