argia.eus
INPRIMATU
Itxialdia hasi dute zortzi iheslarik euroaginduaren aurka
  • Urrian Segiren aurkako operazioan ihes egindako zortzi lagunek itxialdia hasi dutela Izpuran (Behe Nafarroa) jakinarazi dute gaur goizean. Espainiaratzeko aginduaren aurka hartu dute jarrera hau; herritarrei eta eragile ezberdinei babesa eskatu diete. Itxialdian dauden gazteak hauek dira: Bergoi Madernaz (Gasteiz), Xalbador eta Jazint Ramirez (Donsotia), Aitziber Plazaola (Bergara), Endika Perez (Larrabetzu), Irati Tobar (Portugalete), Beñat Lizeaga (Zumaia) eta Aiala Zaldibar (Gasteiz).

2011ko otsailaren 21

Agerraldia besteak beste, AB, Batasuna, Anai Artea, Askatasuna, LAB, Solidaires eta Segik babestu dute, eta adierazi dutenez, euroagindu eskaerak “eskubide zibil eta politikoak” urratzen ditu.

Gazteei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egingo dituzte egunero Izpuran, eta nahi duenak hara joateko eskaera egin dute.