"Guk disko guztietan bilatzen dugun lehenbiziko gauza geure buruarekin gustura sentitzea da. Behin hori lortuta, lanak harrera ona edukitzea gustatzen zaigu, jakina, baina koherentzia mantentzeak eta geure buruarekin lasai gelditzeak bestelako poztasun bat ematen digu. Disko honekin ere badakigu jendeak gauza on bat espero duela eta horrek nolabait motibatzen gaitu, baina jendearen ilusioak zapuzteak baino gehiago kezkatzen gaitu gure ilusioak zapuzteak. Zentzu horretan egindako lanaz oso seguru, oso gustura eta oso lasai gaude". (2007-11-11, 459. zenbakia)