Itxaro Borda idazlea eta Michel Iturria marrazkilaria omenduak Saran

  • Sarako Idazleen 33. Biltzarraren aurtengo ekitaldia gazteei berreziki zuzendurik dago. Gaur goizean ireki ditu ateak. Euskal idazleen topaguneak jende berria erakartzea du xede. Ekitaldian, Itxaro Borda idazlea eta Michel Iturria marrazkilaria omenduak izanen dira.


2016ko martxoaren 16an - 16:04
Sarako Biltzarreko antolatzaileetako batzuk, Pantxoa Etxegoin, Jean Michel Garat eta Daniel Laplacette. Argazkia: Isabelle Miquelestorena.

Sarako 33. Biltzarra pazko biharamunean ospatzen da. Euskal idazleen topaguneak aurten publiko berria erakartzea du xede. Tailerrak, ikuskizunak eta ipuin irakurketak izanen dira goizetik arratsaldera. Halaber, antolatzaileek euskarari toki handiagoa egitea dute xede. Kari horietara, gazteak ingurarazi nahi dituzte, parte har dezaten.

Ekitaldian hamaika argitaletxe, 22 elkarte eta ehun idazlek baino gehiagok parte hartuko dute. EKE Euskal Kultur Erakundeko zuzendari Pantxoa Etchegoinek idazleen garrantzia azpimarratu du: “Idazleen biltzarra da. Argitaletxeek eta elkarteek gero eta indar handiagoa duten arren, protagonistak idazleak dira”.

Biltzarreko arduradun Jean Michel Garatek, berriz, idazleen eta irakurleen aurrez aurreko harreman gauzatzeko toki egokia dela nabarmendu du.

Biltzarraren eremuko ohiko ereduaz gain, beste hiru apailatu dituzte: mintzaldien txokoa, liburuak dohainik kontsultatzekoa eta erakusketa artistikoena.

Pantxoa Etchegoinek aurtengoari “esperimentatzeko” biltzarra deitu dio: “Dinamika berri bat piztu nahi dugu, ohartu baikara egiazko biltzar bat dela eta bistan da eraberritu behar dugula”. Ikastetxetako haurrekin eta irakasleekin aritu izan dira erakusketa prestatzeko. Xede nagusien artean ikasleek eta irakasleek elkarrekin parte hartzea baita.

Itxaro Borda idazlea eta Michel Iturria marrazkilaria omenduak

Aurtengo euskal idazleen biltzarrak bi pertsona omenduko ditu: Itxaro Borda idazlea eta Michel Iturria marrazkilaria. Bordaren liburuak eta Iturriaren marrazkiak izanen dira ikusgai egun osoan. Borda obra zabal baten egilea da eta Iturria, milaka marrazkirena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (I)
Aulkitik aulkira, euli-giro eta Jenisjoplin, kontrako eztarritik dendaostera

Uxue Alberdiren lanari begira jarriko gara oraingoan. Lehenengo artikulu honetan helduentzako idatzi dituen ipuinak, eleberriak, saiakera eta kronika hartuko ditugu kontuan. Bigarren artikulu batean ilustratutako anekdotez, istorioez, filosofia liburuez eta idatzizko bertsoez... [+]


Eguneraketa berriak daude