argia.eus
INPRIMATU
Itunpeko ikastetxeetako irakasleen soldata murrizketak baliogabetu ditu Auzitegi Nagusiak

2011ko martxoaren 08a

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak gutxitu zizkien itunpeko ikastetxe eta Haurreskolak partzuergoari eta ondorioz patronalak erabaki zuen langileen soldatak murriztea. Orain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ilegaltzat jo du patronalaren jokaera eta baliogabetu egin du soldatak murriztea. Hala, arrazoi eman die Kristau Eskolako eta IZEAko patronalaren aurka helegitea jarri zuten LAB, ELA, EILAS, CCOO eta UGT sindikatuei.