argia.eus
INPRIMATU
Itunpeko ikastetxeen lehen grebak %70eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera
  • Martxoaren 20an Kristau Eskolak eta IZEIk (Ikastetxe Independenteen Elkartea) zuten deituta greba EAEko hiru hiriburuetan. 10.000 inguru langile biltzen dituzte bien artean.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 20a
Hiru hiriburuetan egin dituzte manifestazioak grebalariek. Argazkia: Steilas.

Greba deitu duten sindikatuak bost dira: Steilas, ELA, LAB, UGT eta CCOO. Hainbat esparrutako langileei egin zaie grebarako deia: Administrazio eta zerbitzuetako langileak, Haur Hezkuntzako 1. zikloko langileak, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak eta irakasleak.

Sektoreko azken lan hitzarmena 2009koa da. 2010etik 36 negoziazio mahai egin dituzte hitzarmen berri bat lortu ahal izateko. Sindikatuek salatu dutenez, tarte horretan patronalek Espainiako Estatuko lan hitzarmena eta murrizketak inposatu dizkiete Gizarte Ekimeneko itunpeko ikastetxeei. 2017ko azaroaren 29an negoziazio mahaitik altxatu ziren sindikatu guztiak eta ez dira berriz bildu.