Itsaso Gipuzkoako 89. udalerria izango da, Ezkiotik bananduta

  • Aldeko 88 botorekin erabaki dute Itsasoko herritarrek Ezkiotik bereiztea. Ezezko 26 boto izan dira, lau zuri eta baliogabe bat. Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu du urtea amaitu aurretik Foru Dekretua aplikatuko duela, Itsasok udalerri izaera berreskuratu dezan.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara
2016ko irailaren 19a
%85eko partaidetza izan da: 140 herritar zeuden bozetara deituak, eta 119 lagunek parte hartu dute. (Argazkia: EiTB)

Berriak jaso duenez, Garikoitz Aiesta alkateak azaldu du Aldundiari eskatu dietela desanexioa “urte amaiera baino lehen” onartzeko, “bi udalerrien kudeaketarako askoz hobea litzatekeelako: esaterako, aurrekontuei begira”. Gorka Sasieta zinegotzia bi herrien banaketaren onurez aritu da: “Kudeaketa hurbilagoari esker, guztion ongizatea hobetuko dela iruditzen zaigu”.

Aiestaranek azaldu du banaketa prozesua bere amaierara iritsi arren Ezkio eta Itsasoko herritarrek jarraituko dutela hainbat zerbitzu elkarbanatzen: “herri eskola, haurtzaindegia edo mediku zerbitzua”, esaterako. Bien bitartean batzorde bat sortuko da Itsason hurrengo hauteskundeak bitartean kudeaketa lanetan aritzeko.

Oztopoak izan dituen bost urteko prozesua

2011n hasi zen Itsasoren banaketa prozesua. Martxoan aho batez onartu zuen Ezkio-Itsasoko Udalak desanexioa osoko bilkuran eta irailaren 18ko galdeketak erabaki hura berretsi du.

Frankismo garaiko lege batek elkarrarazi zituen Ezkio eta Itsaso 1964an. Orain 2/2003 foru araua erabiliko du Aldundiak Itsasoren banaketa bideratzeko: 1960ko hamarkadan herritarren oniritzirik gabe elkarturiko udalerriek desanexio prozesua martxan jarri nahi badute arau hori erabiliko du Aldundiak.

Carlos Urquijo Espainiako Estatuko EAEko ordezkariak helegitea aurkeztu zuen irailaren 12an Itsasoko herri-galdeketa bertan behera uzteko. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak baztertu egin zuen Urquijoren eskaria, Gipuzkoako Foru Aldundiak legezko prozedura jarraitu duela argudiatuta.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Gipuzkoa  |  Euskal Herria

Gipuzkoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-22 | I˝aki Sanz-Azkue
Pitiusetako sugandila
Ibizan uso, euskal kostaldean otso

1990eko hamarkadan behatu zuten lehen aldiz Pitiusetako sugandila Gaztelugatxen, Bermeon. Gizakiak ekarri zuen Ibizatik eta euskal kostaldeko gune berezi horretan askatu. Denbora gutxian eremuaren jabe egin da eta bertako sugandila “etxetik” bota du. Pitiusa uharteetan “uso” dena “otso” bihurtu da gurean.


2018-07-22 | Itxaro Borda
Juana Bixenta, ez etsi!

Jon Garaño eta Aitor Arregiren 2017ko Handia filmak XIX. mende erditsuko Gipuzkoa sakoneko –halakorik baldin bada– giroa hedatu zigun pantailetan: etxetiarren pobrezia larria, jabeen opulantzia, bakoitza berea ateratzen saiatzen zela, batzuek anaia baten akromegalia txanpon trukean maneiatzen zutela eta besteek, Juana Bixenta Olabe distiratsuaren pare, finean Nagusi Jaunarekin ezkontzea lortzen zuketela!


2018-07-19 | ARGIA
"Bestelako Euskal Herria amesten dutenei" zuzendutako kanpaldia deitu dute Zubietan irailaren 21etik 23ra

Herri mugimendu eta eragile "eraldatzaileak" bilduko ditu irailaren 21etik 23ra bitartean Zubietan egingo den Iraultza Txikien Akanpadak. Lurralde Askea mugimenduak deitu du, hainbat gari buruz gogoeta egin eta "herri boterea eraikitzen jarraitzeko estrategiak partekatu eta adosteko" helburuarekin.


2018-07-18 | ARGIA
Gipuzkoako hondartzetako sorosleak grebara deitu dituzte uztaila bukaeran

Uztailaren 29, 30 eta 31n Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba egingo dutela adierazi du ELA sindikatuak. “Bizi duten egoera prekarioa” salatu nahi dute.


Gipuzkoako hondartzetako sorosleek lan baldintza prekarioak salatu dituzte

ELAk Gipuzkoako sorosleen lan prekarietatearen berri eman du eta Gurutze Gorria eta udalei egoera honetan “bustitzeko” eskatu die. Ostiralean prentsaurrekoa egin dute Donostiako Kontxan.


Maria Jesus Intxausti. Habe eta akuilu
"Nagusi baten zeregina ez da aginduak ematea"

Ur handitan telebista saioan ikusiko zenuen akaso. Guk hantxe ikusi genuen. Baina, akaso, lehenagotik ere ezagutuko zenuen jakin gabe, akaso dastatuko zenuen Lazkaomendiko Iztueta-Azpikoa baserrian ekoitzitako esnerik, jogurtik edo izozkirik. Zer behar da XXI. mendean baserriari eusteko? Zein da baserriko nagusiaren zeregina? Zer eman diote emakumeek baserriari? Horretaz guztiaz galdetu diogu Maria Jesus Intxaustiri.


2018-07-15 | Garazi Zabaleta
Donostian ere kontsumo kooperatiba sortzeko lehen urratsak ematen

“Donostian kontsumo kooperatiba bat sortzeko eskuak, ideiak, bihotzak… behar ditugu” zioen kartela iritsi zen nire postontzi elektronikora ekainaren hasieran. Bilera baterako deialdia zen, aipatu helburuari begira interesa duen Donostialdeko jendea elkartzea asmo zuena. Oraindik egitasmo berri honen sortze prozesuan daudela zehaztu digu Joseba Parronek, lehen pauso horietan partaide denak. “Guk esaten dugu oraindik habiatxoan gaudela”. Habian, baina habiatik hegan... [+]


2018-07-15 | Malen Aldalur
Ongarri bihurtuta datoz

Konpost taldearen kontzertuaren kronika. Kalea guztiona da horma marrazteko ekintzaren baitan. Uztailaren 6an, Zumaian.
Hurrengo mural pintaketak: uztailak 13, ostirala, Grace of Dionysus taldearen disko berriaren aurkezpena.
Uztailak 21, larunbata, Son. Lt doinu latino dantzagarriak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude