Itsaso-Deikaztelu goi-tentsioko lineako energia, frantziarrentzat

  • Itsaso eta Deikaztelu arteko Autopista Elektrikoaren aurkako Plataformak Goi-tentsio linearik ez – ate birakariei ez lelopean Nafarroako Gobernuaren aurrean kontzentrazioa deitu du larunbat eguerdirako.


2015eko otsailaren 06an - 10:18
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Tentsio altuko linearen aurkako protesta bat. Larunbatean ere kalera aterako dira proiektuaren kontra.

Goi-tentsio linearen aurkako mobilizazioak ugariak izan dira azken urteotan. Proiektua duela urte batzuk eta aurreikuspen okerretik abiatuta hasi dela salatu dute plataformatik: “Gaur egun, sistema elektrikoaren eskaria eskaintza baino baxuagoa da. Hala ere, honek energiaren garraiorako linea berriak ugaritzea proposatzen ditu. Ulertezina da”. Era berean, salatu dute Itsaso-Deikaztelu linearen proiektuaren helburu nagusia ez dela zeharkatuko dituen zonaldeen behar energetikoa asetzea.

Espainiako Industria Ministerioak joan zen abenduan argitaratutako dokumentuan zehazten duenaren arabera, eraiki nahi duten 400kV-eko Itsaso-Deikaztelu linearen energia Frantziara bideratuko dute. Era berean, Nafarroako eta Gipuzkoako beharrak asetzeko, egun dauden 220kV-eko lineak sustatu behar direla jasotzen du dokumentuak.

Guztira 247 hautetsik eta 247 gizarte mugimenduk Nafarroako Gobernuari zein Eusko Jaurlaritzari eskatu diete proiektua plangintza elektriko berrian ez sartzea. Nafarroako Gobernuak  herritarren eskariei kasu egin beharrean, enpresa elektrikoen mesedetara jardun duela salatu dute Autopista Elektrikoaren Aurkako Plataformatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goi tentsioko linea
2022-05-16 | Jon Torner Zabala
Nafarroa eta Gipuzkoa artean 431 elektrizitate dorre eraikitzearen aurka agertu dira ia 200 elkarte

Nafarroa eta Gipuzkoa artean, Barasoain eta Gabiria lotuko dituzten 80 metroko 431 elektrizitate dorre eraiki nahi dituzte REE Espainiako Elektrizitate Sareak eta Forestaliak. Autopista Elektrikorik Ez plataformak batzarra egin du Etxarri Aranatzen; bertan, proiektuaren aurkako... [+]


Goi-tentsioko beste linea bat egingo dute Nafarroan, Erriberritik Castejoneraino

Forestalia enpresak Nafarroan beste poligono eoliko bat eraikiko duela jakinarazi du Sustrai Erakuntza Fundazioak. Nafarroari eragiten dioten goi-tentsioko bi linea ere baditu enpresa honek.


2021-11-10 | Hala Bedi
Beste goi-tentsioko linea bat egin nahi du Forestalia enpresak Araban, Berantevilla eta Erriberabeitia artean

Hirugarrena izango da, Lautadan eta Arabako Errioxatik igarota Añanan planteatu baititu beste bi. Hainbat herritako udalak aurka agertu dira.


2021-11-03 | Hala Bedi
Iruraiz-Gaunako Udalak Arabako Lautada zeharkatzen duen goi tentsioko linea elektrikoa ez egiteko eskatu du

Txosten tekniko batek udalerrian izango dituen eragin larriez ohartarazi ostean, Iruraiz-Gaunako Udala proiektuaren aurka agertu da eta alegazioak aurkeztea erabaki dute udal taldeek.


2019-07-17 | Z. Oleaga
Bizkaiko golkoan goi tentsioko kablea urpetik pasatzeko egindako ikerketak dio lurra ezegonkorra dela

Capbretoneko arroila inguruko lurra ezegonkorra dela adierazi du Red Eléctrica de España (REE) eta Réseau de Transport d'Electricité (RTE) enpresen ikerketa geologikoak. Kablea botatzeko ibilbide berrien aukera aztertu bitartean proiektua... [+]


Eguneraketa berriak daude