Itsaso Atutxa (EAJ): "2015ean ez bada 2016an galdeketa egin beharko genuke”

  • Itsaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak ETB1eko Azpimarra+ saioan adierazi du: “2015an ez bada 2016an galdeketa egin beharko genuke hemen ere”. Gaineratu du EAJk horretarako konpromisoa duela.


2014ko abenduaren 17an - 12:04
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Itsaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria Azpimarra + saioan egindako elkarrizketan. (Argazkia: www.eitb.eus)

Atutxak dioenez, erabakitzeko eskubidea eta nazio izaeraren aitortza bideratzea ezinbestekoak dira. Asteartean egin ditu adierazpenok telebista publikoan.

Eskoziak zabaldutako bidea ez dela alferrikakoa izan uste du Atutxak eta Espainiako Estatuarekin elkarlanean galdeketa egitea posible izatea espero du.

“Espainiak aukera dauka erantzuna berak emateko, baina bestela Europatik etorri behartuko dute", esan du BBBko lehendakariak.

Espetxe politikan Espainiako Estatua "nahastuta"

Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorrei buruzko Europako zuzentarauaren gainean erabakirik hartu ez izanaz ere mintzatu da Atutxa.

Esan du, Espainiako Estatua “nahastuta” dabilela arlo honetan ere, eta salatu du epaileei egiten zaizkien “presioak” direla erabakia atzeratzearen arrazoia.

Gernikako gertakariak “ekidin” zitezkeen

Astelehenean Gernikan Jone Amezagaren atxiloketaren harira Ertzaintzak izandako liskarrak “ekidin” zitezkeela uste du Atutxak: "Ez dut ulertzen errua Ertzaintzari leporatzea, eta ez epaileei".

BBBko lehendakariak dio Ertzaintzak eta EAJk ezin dutela legedia hautsi eta ez dutela hautsiko.

Herri harresiaren gisako ekintzekin Ertzaintzarekin talka bilatzen dutela uste du Atutxak: “Beste gauza batzuetan ere badago legedia hausteko aukera baina ez dute egiten”.

Bakegintzan PP eta PSEren falta

EH Bildu eta EAJ prozesua nola bideratu hitz egiten ari direla esan du Atutxak eta bide horretan lan egin behar delakoan dago.

Hala ere, PP eta PSEren beharra dagoela uste du: "Elkarbizitza eraikitzeko pilota ez dago EAJ eta  EH Bilduren teilatuan bakarrik, PP eta PSE ere behar dira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Eguneraketa berriak daude