argia.eus
INPRIMATU
“Italian kantutik bizi naitekeela ikasi dut; Euskal Herrian ezingo nuke”
2003ko abenduaren 18a
"Euskal Herrian Italian baino aukera gutxiago daude ni bezalako soprano batentzat. Bilboko OLBEko korua, esaterako, oso ona da, baina ez da profesionala (...) Han kantutik bizi naiteke; hemen, ez. Euskal Herrian opera emanaldiak egon badaude, dezente, gainera, baina atzerriko antzokiek prestaturiko muntaiak izaten dira (...) Euskal Herrian eduki dezakedan aukera bakarra kontserbatorioren batean kantu eskolak ematea da, eta oraingoz behintzat ez diot uko egin nahi maila profesionalean kantatzearen gozamenari". (2003/12/18)