Italiako hauteskundeei begiratu independentista

  • Igandean eta astelehenean izango diren Italiako hauteskundeetan parte hartuko duten mugimendu autonomista eta independentisten analisi bat egin du vilaweb.cat webgune kataluniarrak. 630 diputatu eta 315 senatari aukeratuko dituzte, eta guztira 184 hautagaitza aurkeztu dira, horietatik batzuk euren lurraldearentzat beste estatus bat eskatzen dutenak. Zaila izango dute ordezkaritza lortzea, bozken %4a lortu behar baitute.


2013ko otsailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Italiako hauteskundeetan parte hartuko duten hainbat alderdi (Argazkia: vilaweb.cat)

Sardinia

Partito Sardo d’Azionek (PSd’AZ) irlarentzat burujabetza osoa eta autonomiaren berritzea eskatzen du.  Abenduan independentziaren eta erreferendum baten aldeko bi mozio aurkeztu zituen Sardiniako Kontseiluan, baina atzera bota ziren biak, galdeketarena bozka bakar batengatik. Askatasunaren aldeko apustu garbiagoa egiten duten beste bi alderdi izango dira hauteskundeetan, Independenza per la Sardegna Soberania (ISS) eta Movimentu Europeu Rinaschida Sarda (MERIS).

Sizilia

Movimento per l’Indipendenza della Sicilia (MIS) Siziliako alderdi independentista nagusia da. Bakarrik aurkeztu dira eta ordezkaritza lortzea zaila edukiko dute. Movimento per le Autonomiek (MpA) eta Partito del Popolo Sicilianok (PPS) 1948an adostutako  autonomia estatutuaren aplikazio osoa eskatuko dute.

Bozen-Hegoaldeko Tirol

Hegoaldeko Tirolgo mugimendu autonomista nagusiak, Südtiroler Volksparteik (SVP), koalizioa osatuko du Partito Autonomista Trentino Tiroleserekin (PATT) eta Partito Democraticorekin. Hala, SVPk lehen aldiz Italiako alderdiekiko distantziakidetasuna hautsiko du, PDk autogobernuaren alde lan egingo duelakoan. Die Freiheitlichenek estatu berri baten sorrera aldarrikatuko du, eta immigrazioaren aurka agertu da.

Besteak

Aostako Haranean UV mugimendu abertzale historikoaren zatiketatik UVP ezkerreko alderdia jaio da. Halaber, abantaila fiskalak izango dituen estatu bat eskatzen duen zerrenda bat aurkeztuko da.  Véneton Independenza Venetak  EBrekin eta NBErekin harremanetan jartzeko mozioa bultzatu zuen bertako kontseiluan. Etorkizunean galdeketa bat egiteko lehen urratsa bezala ikusten dute.

Italia iparraldeko (Padania) Lega Norte Lamberto Dini eta Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroen kide izandakoa da. Momentuaren arabera federalistak edo independentistak izan dira. Hala ere, Friulin eta Véneton, esaterako, eszisioak eduki ditu Legak eta euren kabuz aurkeztuko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude