Italiako Giroak ez du Palestina aintzat hartuko Israelen presioei men eginez

  • Jerusalemen hasiko da 101. Italiako Giroa. Hasiera batean antolakuntzak hiriaren ekialde okupatua eta mendebaldea bereizi bazituen ere, Israelen presioen ostean, hala ez egitea erabaki du.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko abenduaren 01a

Maiatzaren 4an abiatuko da Italiako Giroa Jerusalemgo kaleetan barrena. 101. edizioa du aurtengoa eta lehenengo aldiz Europatik kanpo hasiko da lehiaketa, “munduari lasterketaren berri emateko helburuarekin”. Joan den irailean aurkeztu zuten Israelgo agintariekin batera.

Hasiera batean, lasterketaren antolakuntzak kaleratutako kartel eta bideoetan zehaztu zuten 2017ko Giroa Jerusalem mendebaldetik hasiko zela. Argi utziz, Israelek 1967an indarrez okupatutako Jerusalem ekialdea eta mendebaldea ez direla berdinak.

Erabaki horrek, ordea, haserretu egin zituen Israelgo agintariak eta hauek lasterketari ez laguntzearekin mehatxu egin zuten. Antolakuntzak men egin eta Jerusalem ekialde eta mendebaldea ez bereiztea erabaki du orain.

Lurralde okupatua

Israelek Jerusalem banatu ezin den hiritzat du, 1967an Sei Eguneko gerran okupatu eta 1980an elkartu zituenetik. Nazioarteko komunitateak ez du onartzen ekialdeko Jerusalem Israelen menpe egotea, lur okupatu gisa izendatuta dago. Palestinarrek Jerusalem, Al-Quds arabieraz, Palestinako hiriburutzat dute.

Giza Eskubideen aldeko 120 elkartek gutun bat sinatu berri dute, Italiako Giroa ez dadila Jerusalemen hasi eskatzeko, Israeli, “nazioarteko zuzenbidea ez betetzea eta palestinarren giza eskubideak ez errespetatzea” egotzi diote. Okupazio militarra ez dezatela normalizatu eskatu dute sinatzaileek. Ikusteko dago maiatzaren 4ean zer egingo duten Italiako Giroaren jarraitzaileek antolakuntzaren erabakiaren aurrean.

Kanal hauetan artxibatua: Palestina  |  Italia  |  Israel

Palestina kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-25 | Hala Bedi
Espainiak ukatu egin die bisa Amurrion borrokatu behar zuten boxeolari palestinarrei

Maiatzaren 26an, larunbata, Palestinako eta Euskal Herriko federazioak aldarrikatzeko boxeo txapelketa bat egitekoa zen Amurrion.


"Haifako etxeko giltzak eta eskriturak gordeta dauzkagu, baina suntsituta dago"

Azken egunetan egoera larritu egin da Palestinan, Nakbaren (palestinarren hondamena) eta Israelen sorreraren 70. urtemugan AEBek Jerusalemen enbaxada zabaldu dutenean. Palestinar zibilen mobilizazioei tiroz erantzun die Israelgo armadak; ehundik gora dira hildakoak, eta milaka zaurituak. Umeak ere bai asko. Arduraz berba egin du Anis Hawarik (Palestina, 1950), Palestinaren aldeko Biladi elkarteko kide den errefuxiatu durangarrak. Konponbiderako gakoak ere argitu ditu.


2018-05-20 | Axier Lopez | Ohiane
70 urte eta Davidek ez du etsi

Israelgo Estatu sionistak 70 urte bete ditu maiatzaren 14an. Ezin laburbildu liteke lerro hauetan 70 urteotan eragindako minaren zerrenda, palestinar, siriar eta libanoarrei indarrez lapurtutako lurretan.


Erraietatik madarikatzen zaituztet

Aurreko bi kolaborazioetan ez bezala, oraingo honetan beste gai batez aritu nahiko nukeen; baina errealitate tematiak etengabe Palestinara narama. Gaur Nakba eguna da, hondamendiarena. Gaur, 2018ko maiatzaren 15ean, 70 urte betetzen dira mugimendu sionistak Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu zuenetik; ospakizun eguna palestinarren garbiketa etnikoaren defendatzaileentzat eta zorigaiztoko efemeridea zazpi hamarkada geroago, amaigabeko gurpil zoro makabro batean murgilduta izanagatik,... [+]


2018-05-16 | Axier Lopez
Israelgo Gobernuak dio tiro egin diela palestinarrei "ezin dugulako hainbeste jende espetxean sartu"

Netanyahuren Gobernuak, AEBetako Gobernuaren antzera, lehen unetik babestu du Israelgo armadaren jarrera oldarkorra. Horren froga da Israelgo Gobernuaren eledun Michal Maayanek Irlandako RTÉ News kateari esandakoa.


2018-05-16 | ARGIA
Palestinarrak sorosten ari diren mediku eta laguntzaileak ere tirokatu ditu Israelek

“Behar bezala identifikatuta eta behar zen lekuan nengoen, oso esperimentatuta nago. Frankotiratzaileak niri tirokatzea ez zen hutsegitea izan”. Horrela kontatu du Tarek Loubani mediku kanadarrak, astelehenean Gazako protestetan palestinar zaurituak sorosten ari zen bitartean Israelgo armadak hankara tiro egin zion unea. Tiroketan, Loubaniren laguntzailea hil zuten militar israeldarrek. Protestak hasi zirenetik, mediku eta laguntzaileen aurkako 229 eraso salatu ditu Osasunaren Mundu... [+]


2018-05-16 | ARGIA
BIDEOA | Honela egin die eraso Israelgo armadak kazetariei

Al Jazeera hedabidearentzat lan egiten duen Hoda Abdel-Hamid kazetariak bideo labur bat zabaldu du Twitter bidez, zeinean ikusten den Israelgo armadak Gazako sarraskiaren berri ematen ari diren kazetariei eraso egin ziela.


2018-05-16 | Arabako Alea
Israeli boikota egitera deitu dute Gasteizen, Palestinaren aldeko elkarretaratzean

Israelek 62 palestinar hil dituela salatu dute, eta Nakba eguna gogoratu dute. 

 


Al Nakba

Amesgaizto batetik esnatzen gareneko itolarri sentsazioa bularraldean, irudika al dezake inork itolarri horrekin bizitzea, bizirautea. Irudika al dezake inork norbere herrian bertan deserriratzea, etxea utzi behar izan eta 70 urte luzez itzuli ezin izatea. Maiatzaren 15a Nakba edo hondamendiaren eguna da palestinarrentzat. Palestina ez da lokartzen, eta ez daude ametsetan, errealitate gordina dute parez pare eta begi bat ez, bi begi zabalik izanagatik ere makinaria sionistak kontrolatzen dizkie... [+]


2018-05-15 | ARGIA
Nakba oroitu eta Gazan gertatzen ari dena salatzeko elkarretaratzeak gaur hiriburuetan

Israelgo estatua eratu zela 70 urte betetzen diren honetan, Israelek sarraskia eragin du beste behin Gazan. Nakba oroitzeko hiriburuetan deituta zeuden elkarretaratzeetan Gazan gertatutakoa salatuko da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude