argia.eus
INPRIMATU
Italiak eta Maltak ehunka etorkinen erreskatea oztopatu dute berriz Mediterraneoan
  • Joan den asteburuan ere ehunka migratzaile saiatu dia Europako kostaldera iristen. Open Arms Kataluniako Gobernuz Kanpoko Erakundearen Itsasontzi bat haiek laguntzeko saioan ibili da, baina Italiak laguntza ukatu du eta Libiari agindu dio haren itsasontzi batek jasotako ehun bat etorkin berriro Afrikara itzultzeko. EBko agintariak Bruselan egiten ari diren ezohiko goi-bileran ez dira heldu ondorio esanguratsuetara.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 25
Patera apurtuta, Italia eta Libia artean. (Argazkia: eldiario.es?

Igandean Mediterraneoan itsasoratu dira Open Armseko kideak eta baltsa bat aurkitu dute, azaldu dutenez “airea galduta zuen jada”. Gauza gutxi aurkitu dutela diote: “Dakigun bakarra baltsa horretako etorkinak, Libiako patruilera batek Afrikara itzuli dituela". El diario egunkariko kazetariak ibili dira Open Armsekoekin eta patruilera libiarra ikusi zuten barruan Sahara hegoaldeko dozenaka gazte zituela.

Egoera honen aurrean, Opean Armseko boluntarioek immigranteak erreskatatzeko aukera eskaini diete Italiako agintariei eta hauek “ez dugu zuen laguntzarik behar” erantzun dute. Libiarrek ere agresibitatez tratatu dituztela azaldu dute eta  "gu urruntzen saiatu dira". Ez zen izan arazo itsasontziaren arazo bakarra izan: “Maltak ere ez zigun porturatzen utzi larunbatean”.

Salvini Italiako Barne ministroak, kostazain italiarrak zoriondu egin ditu etorkinei lehorreratzen ez usteagatik.           

EBko Kontseilua bilduko da aste honetan

Aste honetan egingo da EBko Kontseilua eta Bruselan asteburuan egin duten ezohiko goi-bilera berau prestatzeko izan da. Immigrazioa izango da gai nagusia, eta oraingoz desadostasun handiak aurreikusten dira.