argia.eus
INPRIMATU
Isuna jarri diote deportazio bat eragotzi zuen Elin Ersson suediar gazteari
  • Fiskaltzak hamalau eguneko kartzela zigorra eskatzen zuen, baina epaitegiak 3.000 koroako (286 euro) isuna jarri dio.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 19a
Elin Ersson gaztea (Argazkia: Caroline Lundgren)

Uztailaren 23an jazo zen gertakaria, Göteborgetik (Suedia) Istanbulera (Turkia) zioan hegazkin batean. Elin Ersson 21 urteko suediarrak uko egin zion bere eserlekuan esertzeari, hegazkinean zen afganiar baten deportazioa ekidin asmoz. Facebook sare sozialaren bidez, zuzenean emititu zuen burutu zuen ekintza.

Esertzeari uko eginez, hegazkinaren aireratzea oztopatu zuen Erssonek. Bi ordu zutunik eman ostean, bidaiari gehiago zutunik jarri ziren, eta deportatzera bidean zen afganiarra hegazkinetik jaitsiaraztea lortu zuten. Ersson bera ere hegazkinetik kanporatu zuten. Ekintza hargatik isuna jarri dio Göteborgeko epaitegiak.

Hegazkineko gertakariaren grabaketa: