"Errepresio ekonomikoa" salatu du Altsasuko isunen taldeak

  • Altsasuko isunen taldeak "adierazpen askatasun eskubidea gauzatzeagatik herriak Estatu Espainolaren eskutik jasaten ari dituen erasoak" salatu ditu. Izan ere garagarrila akaberatik 11 isun jaso dituzte altsasuarrek, 4.000 euroko balioa dutenak. Taldetik jakinarazi dutenez, azken 7 urteetan "isun politikoetan" 45.000 euro inguru eskatu dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 11n - 09:00

Taldeko kideen iritziz, "buro-errepresioa edo ekonomia-errepresioa herria isilarazteko beste arma bat besterik ez da". Azaldu dutenez, "herri mugimenduak bere denbora diru hori lortzen ematen du, bakoitzak bere lanketa egin beharrean". Onartezintzat jo dute "edozein adierazpenengatik, elkartasuna adierazteagatik edo iritziak kaleratzeagatik isunak jasotzea".

Isun gehienak gazteek jaso dituztela gaztigatu dute. Taldearendako horrek "agerian uzten du herri mugimendua eta herria bera itzali nahi dituztela". Azkenik azaldu dute "isun politikoak" jasotzen dituztenek isunak-altsasu@gmail.com e-posta helbidearen bidez laguntza eskatu dezakeela.

Azken 11 isunak

Altsasuko auziagatik hiru gazteak preso zeuden espetxera martxa egin zen garagarrilaren 3an; beharrezko baimenak eskatu zituzten horretarako. Haren ondorioz bost isun jaso zituzten altsasuarrek. Arrazoiak: suzirien hondakinak uztea edota “gaizki” aparkatzea. Auzi berean auzipetutako zortzi gazteendako fiskaltzak 375 urteko espetxe zigor eskaera egin zuela jakin zen egun berean manifestazioa egin zen espontaneoki eta hark bi isun ekarri zituen.

Herriko festetan herri mugimenduak deituta manifestazioa egin zen eta “herriko beste ekintzak ez oztopatzeko” ibilbide zatitxo bat aldatzeagatik beste isun bat jaso zuen altsasuar batek. Aldi beran, Altsasukoak Aske herri plataformaren pankartak jartzeagatik bi isun jaso ziren. Aurrena Guardia Civilak udalari jartzea eskatu ziona, “ustez Urbanizazio Foru Lege bat ez betetzeagatik”. Taldeko kideak alkatetzarekin kritiko azaldu dira, “urteak salatzen eman dugun errepresio burokratikoan parte hartzeagatik. Udal denuntzia horren ondorioa Guardia Civilak desobedientzia egotziz bigarren isuna jarri izanda da”. Azkenik gogorarazi dute San Ferminetan Altsasukoak Aske kamiseta eramateagatik beste isun bat jarri ziola gazte bati Polizia Nazionalak. Aurretik, “kamiseta eramateagatik gelditu zituzten, irainduak eta mehatxatuak izan ziren”.

Albiste hau Guaixe.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Espainiako Estatua zazpigarren aldiz aztertuko du NBEko torturaren aurkako batzordeak

Ostegunean eta ostiralean Genevan (Suitzan) aztertuko dute ea Espainiako Estatuak gaiari dagozkion baldintzak betetzen dituen ala ez. Egiari Zor, Giza Eskubideen Behatokia eta Sarek “aurrerapenak” daudela azaldu dute.


Eguneraketa berriak daude