argia.eus
INPRIMATU
Istorio ikusezinen bozgorailu izango da Bilboko Film Sozialen jaialdia
  • Bilbok berriro ere zinema konprometituaren epizentro bihurtuko da urriaren 16tik 23ra, Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioarekin.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2025eko urriaren 10

2009tik, KCD GGKEk sustatutako ekimen honek munduko bazter guztietatik iristen diren istorio “ikusezinak” erakutsi ditu, giza eskubideak, jasangarritasuna, genero-berdintasuna eta kulturartekotasuna ardatz hartuta.

Aurtengoan, 80 lan inguru eskainiko dira Bilboko 30 espaziotan Azkuna Zentroa, hezkuntza zentroak eta auzoetako gune kulturalak barne, ikus-entzuleak hausnarketa eta eraldaketarako gonbidapenera eramanez.

2025eko edizioak mezu berezia du: Palestinako genozidioaren salaketa eta “beste batzuek isilarazi nahi dutenaren berri” emateko beharra. Horregatik, jaialdiaren kartel ofiziala Hibah Musthafa artistak sortu du, konpromiso eta elkartasunaren ikur gisa.