Istiluak Stockholm-eko auzo txiroetan bosgarren gauez

  • Suediako hiriburuko auzo txiroetan bost gauez istiluak izan dira gazteen eta poliziaren artean. Hilaren 14an, poliziak 69 urteko gizon bat tiroka hil zuen, honek matxete batekin mehatxu egin eta gero. Astean zehar tentsioa areagotu eta igandean egin zuen eztanda, 50 eta 60 gaztek autoak erre eta poliziarekin istiluak izan dituzte.

Martin Vicioso @martinvicioso
2013ko maiatzaren 24a
Kista auzoan, autoa erretzen (Argazkia: Scanpix)

Megafonen gazte erakundeak poliziari exijitu dio hildakoaren alargunari barkamena eskatzeko. Istiluen kontra agertu dira, baina azpimarratu dute “gizartearen gabeziak eragindako erantzunak” direla.

Istiluak eragin diren auzoak, Husby, Kista, Rinkeby, Jakosbsberg eta Norsborg esaterako, Stockholm-eko txiroenetarikoak dira. Langabezia gazteen artean %20koa da eta orokorrean %8koa, Suedian baino dezente altuagoa.

Integrazio Ministro Erik Ullenhagek adierazi du langabezia tasa handiak eta gizarte bazterketak eragindako istiluak direla. Bere ustez, “gertakari horiek auzo horietan egiten diren ekintza positiboak estali dituzte”.

Immigrazioari buruzko eztabaida pizteko gertakari hauek baliatu dituzte Suediako mugimendu eskuindarrek. Haien ustez, kulturalki auzo anitzak izateak eragin dituelako istiluak.

Bertakoek ateratako bideoak:

 

 

 

 

 

Kanal honetan artxibatua: Suedia

Suedia kanaletik interesatuko zaizu...
Gizonik gabeko musika jaialdia, "behar bezala jokatzen ikasten duten arte"

Emaitza latza utzi berri du Suediako musika jaialdi ospetsuenetakoak: lau bortxaketa salatu dituzte eta beste 23 sexu-eraso. Hori ikusita, 2018ko edizioa bertan behera utzi dute antolatzaileek, baina alternatiba aurkeztu dute berehala: egingo da jaialdirik, baina gizonezkorik gabe, "behar bezala jokatzen ikasten duten arte".


2017-05-21 | Jordi Borras
Faxismo zaharberrituaren goraldia

Urteak dira gerra garaiko faxismo zaharrek bizikide dutela bere burua birsortzen asmatu duen ultra eskuin berria. Eredu zaharrekoak gatazken lehen lerroan dira kalean eta berriak bozak biltzen aritzen dira.


Eskola honetan genero-markarik gabe funtzionatzen dute

“Izan gaitezen norberak nahi duena”, dio soineko arrosez jantzitako mutilaren posterrak. Argazkia Nicolaigarden haurreskolan dago, Suediako hiriburuan, eta ongi irudikatzen du ikastetxearen oinarri nagusietakoa: mutil eta nesken arteko bereizketak eta genero-estereotipoek ez dute lekurik bertan.


2016-10-23 | Igor Goikolea
"Feminismoak erakutsi du eskuin kontserbadorea kalean garaitu daitekeela"

Emakume beltz bat faxisten manifestazio aurrean tinko geratu zen, harro, ukabila gora eta begiradarekin hiru gizoni aurrez aurre desafio egiten. 2015eko Maiatzaren Lehena zen, ordu gutxi behar izan ziren bideoa eta argazkia biral egiteko. Ultraeskuindarrek, manifestazioa mozteagatik, Anders Breivikekin alderatu zutenean, “Bilatu Googlen Nelson Mandela” erantzun zien.


Suediako akademiak izenorde neutroa sartuko du hiztegian

Mugimendu feministak 1960ko hamarkadan proposatu zuen hen izenorde neutroa. Azken urteotan erabilera asko zabaldu da eta Suediako hizkuntza akademiak hiztegian jasotzea erabaki du.


Sokatirako euskal selekzioak urrezko domina lortu du Munduko Txapelketan

Suedian jokatutako txapelketan lortu dute domina, lur gaineko 580 kilogramoko proban lehiatuta. Sokatirako taldeak 2014an lortu zuen ofizialtasuna.


Suediak Mendebaldeko Saharari ateak itxi dizkio, Marokon Ikeari irekitzeko

Marokok Ikeari dendak irekitzeko baimena ukatu eta Suediako produktuei betoa ezarri ostean, Suediako Gobernuak atzera bota du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa estatu gisa aitortzen zuen ebazpena.


16 urteko suediarrek "Denok feminista izan beharko ginateke" liburua jasoko dute opari

Feminismoaren definizio moderno bat eskaintzeko eta XXI. mendeko emakumeek jasaten duten diskriminazioaz eztabaidatzeko asmoz, Suediako 16 urteko ikasle guztiek oparia jasoko dute: Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren Denok feminista izan beharko ginateke liburuxka.


2015-10-25 | Gaizka Izagirre
Emakumeak telesail nordikoetan

New Yorkeko Film Akademiak Genero berdintasunik eza zineman izenburuko txostenean 2007tik 2012ra bitartean diru gehien bildu duten Hollywoodeko 500 filmetan oinarrituta, emakumezko rolak aztertu zituen zinemaren barruan orain hilabete batzuk. Bertan irakur daiteke testua duten rol guztien %30,8 besterik ez direla emakumeentzat eta horien artean, %15 baino ez direla protagonistak. Ameriketako pantaila txikira salto eginez gero, panorama apur bat aldatzen da, 2013-2014ko datuen arabera, prime... [+]


Aitatasun bajak sustatzeko argazki erreportajea

Argazkilari suediarrak aitatasun bajak amak adina hartu dituzten herrikideak erretratatu ditu, gizonen eta emakumeen arteko parekidetasunean emandako urratsa sustatzeko asmoz. Johan Bävman argazkilariari semea izan zuenean otu zitzaion argazki erreportajea egitea. Aitek eta amek neurri bereko bajak hartu dituzten familiak aurkitzea uste baino zailagoa egin zaio. Suedian, %12k baino ez du hala egiten.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude