Joan den larunbatean Sporting Club Bastiako zale bat larri zauritu zuen poliziak Reimsen. Begi bateko ikusmena galdu du zale korsikarrak eta gertakariek haserrea eragin dute.
Astearte arratsean Corti hiriko prefekturaren aurrean manifestatu nahi zuten pertsonen kontra egin du poliziak. Le Monde egunkariak jaso ditu istiluak behean ikus daitekeen bideoan.
Egunkari frantziarraren arabera, astearte gaueko istiluetan manifestari bat atxilotu dute eta hiru polizia zauritu dira.
"Ghjustizia per Maxime" eskatzen ari dira eta larunbaterako manifestazioa ere deitu dute.