Istiluak eragin dituzte unionistek bosgarren gauez jarraian Belfasten, banderaren auziagatik


2013ko urtarrilaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gabon zoriontsuak Belfasten.

Erresuma Batuko bandera udaletxetik kentzeko erabakia (eta urtean 17 egun zehatzetan zintzilikatu) ondorioak izaten ari da oraindik Belfasten, Irlanda Iparraldean. Bosgarren gauez unionistek istiluak eragin dituzte hiriaren ekialdean. Harriak, adreiluak eta molotov koktelak jaurti dizkiete poliziari, eta hauek, The Guardianek jaso duenez, plastikozko porrez gain, ura botatzeko makinak ere atera dituzte kalera. Astelehen gauean beste lau pertsona atxilotu zituen poliziak, eta guztira 100dik gora dira, istiluak hasi zirenetik duela hilabete.

Hiriko hainbat gunetan enfrentamenduak izan dira komunitate unionista eta abertzaleen artean. Poliziaren egoitzari eraso egin diete unionistek bart, baita auto batzuei sueman ere. Guztira mila bat izan dira protestetan parte hartu duten unionistak, poliziak emandako datuen arabera.

“Halako mehatxuek ez gaituzte intimidatuko”, esan zuen Sinn Feineko kideak udal batzarrean. “Protesta hauek zentzugabeak dira eta ez dute hartu dugun erabakian inongo eraginik izango”.

Ipar Irlandako polizia buru Matt Baggottek adierazi duenez, bere ustez UVF talde paramilitar unionistako kideak daude istiluon atzean. "Beren izenean eta berekoikeriak bultzatuta" ari dira. Elkarte honek orain sei urte amaitu zuen borroka armatua eta 2007an bake hitzarmenetan jaso zen bezala, armak entregatu zituzten.

 

Irlanda Iparraldean 1998an bake hitzarmenak sinatu zituztenetik izandako istilu larrienak dira egunotakoak. Guztira, 3.500 pertsona hil ziren komunitate errepublikar eta unionistaren arteko gatazka armatuan. Errepublikarrek Irlandar errepublikarekin bat egin eta Erresuma Batutik atera nahi dute; unionistek berriz Erresuma Batuko kide izaten jarraitu nahi dute.

Gaian sakontzeko:

Amaitutako guda baten arrastoak erreportajea ARGIAn, Ostiral Santuko bake hitzarmena sinatu zutela hamargarren urteurrena bete zenean.

Lander Arbelaitzen Taupadak blogean argitaratutako artikulua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irlanda iparraldea
Udal hauteskundeak aise irabazi ondoren, Sinn Feinek Stormont desblokeatzea eskatzen du

Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz... [+]


2023-04-23 | Axier Lopez
Justizia bidean?

Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako,... [+]


2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


Irlandera, hizkuntza ofiziala estreinakoz Ipar Irlandan

2022ko abenduaren 6an Ipar Irlandako mugimendu errepublikanoaren aldarrikapen historikoetako bat gauzatu zen: data horretatik aurrera, Irlandako berezko hizkuntza ofiziala da, lehenbizikoz, Ipar Irlandako sei konderrietan.


Eguneraketa berriak daude