Janna Jihad Tamimi

"Istiluak entzutean mahai azpian ezkutatzen nintzen, orain telefonoa hartu eta kalera irteten naiz grabatzera"

  • “11 urte ditut, palestinarra naiz, Nabi Saleh herrian bizi naiz eta munduko kazetaririk gazteena naiz” esanez aurkeztu ohi du bere burua Janna Jihad Tamimik (AEB, 2006). Zazpi urte zituelarik hasi zen okupazioaren karietara herrian gertatzen ziren atxiloketa, hilketa eta istilu guztien berri zabaltzen sare sozialen bitartez. Tarteka bere adinari dagokion moduan eta tarteka heldu baten eran mintzatzen den neskatoa pertsona arriskutsu eta mehatxu gisa izendatu du Mosad Israelgo Inteligentzia Agentziak.

Igone Mariezkurrena
2018ko martxoaren 16a
Argazkia: Irantzu Pastor

Zure kabuz hasi zinen honetan ala norbaitek bultzatuta?

Nire ideia izan zen. Orduan ez zen kazetari bakar bat ere hurbiltzen gure herrira, hemen gertatzen zena ixilpean geratzen zen, ezintasuna sentitzen nuen, Nabi Salehko umeok bizi genuena erakutsi nahi nion munduari.

Nolakoa gogoratzen duzu haurtzaroa?

Umea naiz oraindik! –barrez–. Baina, txikiagoa nintzenean, istiluak entzuten nituenean korrika mahai azpian ezkutatzen nintzen. Orain sakelako telefonoa hartu eta kalera irteten naiz dena grabatzera.

Eta gai al zinen egoera ulertzeko? Ba al zenekien nor zinen zu eta nor haiek?

Bai, noski. 0 urte nituenetik hazi izan naiz giro honetan, eta etxean beti entzun ditut helduak okupazioari buruz hizketan. Mustafa nire laguna lau urte nituenean hil zuten...

Orain makina bat kazetari pasatzen gara Nabi Salehtik.

Inoiz ez da nahikoa, hemen egunero gertatzen delako zerbait eta familia bakoitzak historia mingarri asko duelako kontatzeko. Ezinezkoa da okupazioa bertatik bertara bizi dugunon begirada bera izatea kazetari atzerritarrek baina, hala ere, oro har, lan nahiko ona egiten duzue.

Etorkizunaz pentsatuta, baikorra al zara?

Bai, plan asko ditut! Lehenik eta behin, Palestina askearekin amesten dut. Niri dagokidanez, Zientzia Politikoak ikastea gustatuko litzaidake. Kazetaria ere izan nahiko nuke, munduko beste ume batzuen arazoen berri emateko. Hirugarrenik, palestinar jantzi tradizionalak diseinatzea gustatuko litzaidake. Artista ere izan nahi dut haurrei indarkeriaren ondoriozko traumak marrazkien bitartez kudeatzen laguntzeko. Eta, azkenik, Bartzelona futbol taldeko jokalaria izango naiz!

Informazioa zabaltzeaz aparte, zein beste modutan sortzen duzu erresistentzia?

Era askotan egin daiteke! Palestinaren alde abes dezakezu, dantza tradizionalak ikasi, manifestaldietan parte hartu... gure etxeetan bizitzen jarraitzea bera ere erresistentzia egitea da!

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Palestina  |  Sare sozialak  |  Kazetaritza

Palestina kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-06 | ARGIA
25 haur palestinar hil ditu Israelgo armadak urte hasieratik

Astelehenean eman du jakitera datua CDIP (Haur Palestinarren Nazioarteko Defentsa) GKEak.


Israelgo Auzitegi Gorenak atzera bota du Palestinako beduinoen herrixka eraisteko proiektua

Kanporaketak eta eraisteak ezingo dira egin Israelgo gobernuak erantzuna eman arte.


Palestinako herrixka beduinoa bat suntsitu nahi du Israelek

Jerusalem ekialdeko Khan al Ahmar herrixka suntsitu nahi du Israelek, herritarrek “beharrezko baimenak” ez dituztelako.


2018-06-27 | Axier Lopez
350 ume palestinar gatibu dira Israelgo espetxeetan

2000tik hona, Palestinako 12.000 haur baino gehiago atxilotu dituzte. Israelek haurrei egotzitako deliturik ohikoena harriak jaurtitzea da eta, Israelgo lege militarraren arabera, delitu horren zigorra 20 urtera arteko espetxealdia da.


Preso palestinar batek ikusmena galdu du Israelgo kartzela batean arreta mediko faltagatik

18 urteko Hasan Tamimi itsu geratu da zegoen kartzelako agintariek hainbat astez medikuaren arreta ukatu ostean.


Nazio Batuen Erakundeak Israelen indarkeria arbuiatu du

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Israelek Gazako palestinarren aurka erabilitako indarkeria arbuiatu du. Mobilizazioak hasi zirenetik 120 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek eta milaka zauritu, umeak, kazetariak eta osasun langileak, besteak beste.


Bazterretatik erdigunera

Gazako lerroan, Nakba egunaren atarian 50 palestinarretik gora erail zituen Israelgo armadak. Horrelakoekin esponentzialki are krudelagoa bihurtu da palestinar herriak bizi duen nazio jazarpena. Kolonoen eta gobernuaren indarkeria erregularraz gain, latza da ere klase zapalkuntza.

Zisjordaniako unibertsitateko Nithya Nagarajan irakasleak, hain zuzen ere,  Palestinak pairatzen duen zapalkuntza bikoitza azaleratu du: auzi nazionala konpondu arte itxaron gabe, auzi sozialari aurre egin... [+]


Bertan behera geratu da Argentina eta Israelen arteko futbol partida

Larunbatean zen jokatzeko partida baina AFAk asteartean argitaratutako idatzian segurtasun arazoengatik ez zirela joango iragarri zuen.


2018-06-05 | Nahia Ibarzabal
Hileta jendetsua Gazan, Israelgo frankotiratzaileek hildako mediku palestinarraren omenez

21 urteko Razan al-Najjar mediku palestinarraren larunbateko hileta, jendetsua izan da Gazan, Democracy Now egunkariak dioenez.


2018-06-01 | Topatu.eus
Palestinaren alde, Israeli boikot egin diote Itsasuko supermerkatu batean Aitzinako gazteek

Israelen aurkako "Boikota. Desinbertsioa. Zigorra" kanpainarekin bat eginez, Itsasuko Intermarché supermerkatutik jatorri israeldarra duten produktuak atera dituzte ostegun goizean eginiko ekintza batean Aitzinako gazteek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude