Istiluak Chicagon, NATOren aurkako protestetan

  • Gutxienez 45 lagun atxilotu zituen poliziak atzo Chicagon (AEB), NATOren aurkako eta bakearen aldeko manifestazioa amaitzean. NATOko herrialdeak goi-bilera egiten ari dira egunotan Chicagon. Besteak beste jakinarazi dute haien tropek 2013ra arte jarraituko dutela Afganistanen, talibanen aurkako borrokan.


2012ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Chicagoko poliziaren arabera, manifestazioan bildutako batzuk sakabanatzeari uko egin ostean hasi ziren istiluak. Iturrion arabera, ehundaka manifestari NATOren goi-bilera egiten ari den eraikinera gerturatzen saiatu ziren, agenteen aginduei men egin gabe, eta orduan hasi ziren liskarrak. Gutxienez 45 lagun atxilotu zituzten, eta lau polizia zauritu ziren.

Afganistan

NATOren tropek 2013ra arte jarraituko dute Afganistanen borrokan, baina "bigarren lerroan". Datorren urteko erdialdetik aurrera Afganistango ejertzitoarena izango ei da erasoen ardura –NATOK "babestuta"–. Tropak behin betiko erretiratzeko epea 2014ko amaierarako aurreikusia dago.

Dena den, herrialde guztiak ez datoz bat epe horiekin. Frantziako presidente François Hollandek adibidez adierazi du 2012a amaitu baino lehen aterako dituela 3.200 soldadu frantziarrak Afganistandik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Eguneraketa berriak daude