argia.eus
INPRIMATU
Istiluak berriz ere Hegoafrikako meategietan
  • Pasa den asteartean greba hasi zuten 1000 meatzari kaleratu ditu Glencore Xstrata multinazionalak. Meatzari batek goi-kargu baten erasoa salatzearekin batera hasi zen lanuztea. Hegoafrika iparraldeko hiru meategitan izan du eragina. Christopher Tsatsawane enpresaren bozeramailearen hitzetan, “legez kanpoko greban” eta “istiluak” sortzen ari ziren langileak.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko ekainaren 05
Enpresaren bozeramaileak ez daki meategietan lanean ari den langile kopurua zenbatekoa den

Glencore Xstrata, lehengai eta elikagaien salerosketaz arduratzen den multinazional suitzarra da. Mundu osoko kobrearen %50a, zinkaren %60a eta gariaren %10a kudeatzen du besteak beste. 2010ean 3.800 miloiko irabaziak izan zituen.

SowetanLive hedabide hegoafrikarrak argitaratu duenez, pasa den urtean milaka meatzarik haien lanpostua galdu zuten, soldata baxua zela eta herrialde osoko meategietan hasi zuten grebaren ondoren. Gehienek lanpostua berreskuratu zuten enpresek ezarritako baldintzak onartuz. Abuztuan 45 langile hil zituen poliziak. Estatuaren bortizkeria erakusten zuten irudiak mundu osora zabaldu ziren.