argia.eus
INPRIMATU
Istiluak eragin dituzte mila bat unionistak Belfasteko udaletxean, Erresuma Batuko bandera kentzeko ebazpenagatik
  • Belfasteko udaletxean istiluak izan dira manifestari unionistak bertara sartzen saiatu direnean. Urteko 15 egun zehatzetan salbu, Erresuma Batuko bandera kentzea onartu dute Belfasteko Udalean. Bozkaketan 29-21 irabazi zuten errepublikarrek, eta hala, 1906tik zetorren jarrerari amaiera jarriko diote. Kanpoan 1.000 bat protestarik kaleak moztu dituzte eta emaitza jakitean, eraikinera sartzen saiatu dira, eta ondoren, harrika hartu dute. Poliziak hainbat pertsona atxilotu ditu.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2012ko abenduaren 04a

Guztira sei zauritu izan dira, bost polizia eta argazkilari bat. Sinn Féin eta SDLPk aurkeztu zuten banderaren aurkako mozioa, eta Irish Times egunkariko kronikak dakarrenez, tentsio handiko bilkura izan zen.

Belfasteko udaletxeak, beraz, Ipar Irlandako Parlamentua den Stormontek hartu duen politika bera aplikatuko du. Bertan, bandera egun zehatzetan zintzilikatzen dute, hala nola, Ingalaterrako Erreginaren urtebetetze egunean.