Zauritu ugari 'Banc Expropiat' gunea hutsarazi osteko istiluetan Bartzelonan

  • Istiluak izan dira astelehen gauean Bartzelonako Grácia auzoan, El Banc Expropiaten hutsaraztea salatzeko manifestazioan. 20:50ean hasi da protesta. El Banc Expropiat gune autogestionatura iritsitakoan, mossoak oldartu egin zaizkie 1.800 inguru manifestariei, zenbait kide ateko burdin xaflak kentzen hasi direnean.


2016ko maiatzaren 24an - 10:18
Banc Expropiat gune autogestionatura iristean oldartu zaizkie mossoak manifestariei (Arg: @saulcorona).

Hainbat orduz luzatu dira istiluak. Mossoek “foam”-ezko jaurtigaiak –gomazko piloten ordezkoak– erabili dituzte manifestarien aurka, eta borra kolpeak ere izan dira, sare sozialetan zabalduriko irudietan ikus daitekeenez. La Directaren arabera, hamabost dira zaurituak; horietatik lau “foam”-ezko jaurtigaiek eraginda.

Manifestariek barrikadak jarri eta auzoko zenbait gune blokeatu dituzte: auto bat irauli dute eta furgoneta bati sua eman. Tentsioa areagotu da eta auzoan zehar istiluak izan dira. Sare sozialetan manifestariei eragindako zaurien argazkiak zabaltzen ari dira.

Banc Expropiat

Banc Expropiat proiektuaren bultzatzaileek duela ia bost urte okupatu zuten Catalunya Caixaren egoitza. 2013ko udan salaketa jarri zuen bankuak eta Banc Expropiatek horren aurkako kanpaina hasi zuen; prozesua denbora batez etetea erabaki zuen Catalunya Caixak. Berdina gertatu zen 2013ko abenduan. Hutsarazte arriskuaz jabeturik, Banc Expropiatek babes kanpaina izan du martxan, salaketa behin betiko erretiratzea eskatzeko. 

Hutsaraztea

Astelehen goizaldean, 4:00etan, Esquadra Mosssoen hamabost furgoneta hurbildu ziren Bartzelonako Grácia auzoan okupatutako bankura, egoitza hutsarazteari ekiteko. Bi pertsona bankuko kutxa gotor batean zeuden kateaturik, eta mossoek zortzi ordu behar izan zituzten egoitza hutsarazteko.

Gaueko protestaren laburpen bideoa egin du La Directak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude