AEB

Tentsioa eta 200 atxilotutik gora Baltimoren, Washingtondik 60 km-ra

  • Istilu larriak izan dira AEBetako Baltimore hirian Freddie Gray izeneko herritar afroamerikarra poliziaren zaintzapean egon ostean hil delako. Milaka pertsona izan dira hileta elizkizunean, eta ondoren istilu larriak izan dira. AEBetako Guardia Nazionala atera dute protestak baretzera. 200 atxilotutik gora egunotan.


2015eko apirilaren 29an - 00:10
(Arg: The Atlantic)

Gray poliziak atxilotu eta astebetera hil zen, apirilaren 19an. Bere familiak esan zuenez, bizkar hezurra lepoan %80an kaltetuta zeukan eat hiru bertebra hautsi zizkioten. Wikipedian jaso dutenez, laban bat gainean eramateagatik atxilotu zuten.

Freddie Gray (Arg: GorillaWarfare)

Poliziak adierazi du atxiloketa "indarkeriarik gabe" izan zela, baina bi lekukok kontrako kontakizuna egiten dute: sei polizia agentek atxilotu zutela Gray diote, kolpatu eta lurretik arrastaka eraman zutela.

Afrikar amerikar honen heriotzagatik sei agenteok behin behinean inabilitatu badituzte ere, ez dute errudunik identifikatu eta legeak ez du inor zigortu.

Grayren heriotzagatik bi astez protesta baketsuak egin ostean, astelehenetik aurrera istiluak izan dira, herrialdeko eta nazioarteko hedabideen arreta deituz. Ikasleek poliziari harriak bota zizkiotela irakur daiteke kronika gehienetan, eta ondoren hirian komertzio handietan lapurretak eta txikizioak izan ziren. Gau hartan, auto ugari eta eraikin bat erre zituzten manifestariek.

Barack Obama presidenteak adierazi du "aitzakiarik ez" dagoela dendetan lapurreta egiteko, eta esan du ziur dagoela AEBek krisia daukateka poliziarekin, batez ere erakunde honek beltzen komunitatearekin duen harremanagatik.

Maryland estatuko gobernadore Larry Hoganek salbuespen egoera ezarri du eta astelehenetik Guardia Nazionalak hiria hartu du.

Nabarmentzekoa da, Baltimore Washington hiriburutik 60 kilometrotara baino ez dagoela.

Behean hainbat bideo ikusgai.

Herritarrak hiria konpondu eta garbitzen aritu dira auzolanean.

AEBetan tentsioa igotzen ari da poliziak hildako herritar afroamerikarren kasuak azaleratu ahala. Kalkulatu dutenez, herrialdeko poliziak 2.500 pertsonatik gora hil ditu 2011tik hona. Fergusongoaren ostean, bigarren aldia da sei hilabetetan protestak baretzeko Guardia Nazionala ateratzen duela Gobernuak.

"'Baltimoreko istiluak' (Baltimore riots) deitzen badiozu, arazoaren parte zara. Hau 'Baltimoreko altxaldia' da (Baltimore uprising)", edo "Ez galdetu zergatik erabiltzen duen gazteriak biolentzia bere mezua zabaltzeko, galdetu zeure buruari horrela ez bada zergatik ez diezun kasurik egiten". Goiko mezu horiek zabaltzen ari dira aldaketa politikoa eskatzen duten Occupy Wall Street gisako mugimendu zibilak.

Twitterren jarioa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Eguneraketa berriak daude