Istilu gogorrak Parisen lan erreformaren aurka orain arteko manifestaziorik jendetsuenean

  • CGT Frantziako sindikatu nagusiak deituriko manifestazioak milaka lagun bildu zituen atzo Parisen, lan erreformaren aurka. Manifestarien eta Poliziaren artean liskarrak sortu eta 26 lagun zauritu ziren eta 15 atxilotu. Frantziako Estatuko hiri nagusietan ere kalera atera ziren, Tolosan eta Marseillan, esaterako. Ipar Euskal Herrian Miarritzeko ordainlekua blokeatu zuten, Hendaiarako noranzkoan.


2016ko ekainaren 15an - 10:05

Askok lan erreformaren aurkako protestak amaitutzat jotzen bazituzten ere, astearteko manifestazioak ez dela horrela erakutsi du. Milioi bat lagunek (80.000 Poliziaren arabera) Parisko kaleak bete zituzten François Hollanderen gobernuak ezarri nahi duen lan erreformaren aurkako protestan.

Martxoan hasi ziren manifestazioak eta geroztik izan den jendetsuena izan zen Pariskoa. Berriak azaldu du manifestarien zati batek aurrera egin zuela arazorik gabe (sindikatuetako kideen gehiengoa zegoen bertan) baina beste batzuek istiluak izan zituztela Poliziarekin. Negarra eragiteko gasa eta ura botatzen duen kanoia erabili zituzten segurtasun indarrek. Hiriko hainbat tokitan ikusi ziren irudi gogorrak.  

Aurreikusita dago Myriam El Khomri Lan ministroa eta CGTko idazkari nagusi Phillippe Martinez ekainaren 17an biltzea protestak hasi zirenetik lehenbiziz.

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Lan Erreforma
Frantziako pentsio erreformaren aurkako grebak gero eta sektore gehiagoren babesa lortu du

Pentsioen erreforma kontserbadoreak eragindako herri mugimenduen grebak 44 egun bete ditu, eta milioitik gora pertsonako manifestazioak antolatu dituzte. Grebaren aldeko elkarretaratzeetan eta deialdietan izan den polizien indarkeria salatu dute.


2018-04-19
Ipar Euskal Herrian Macronen politikaren aurka protestan ari dira

Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronek SNCF trenen enpresa publikoaren erreformaren aurka manifestazioak izan dira Ipar Euskal Herrian. Trenbideetako langileak, energiaren alorrekoak eta funtzionarioak atera dira kalera.


2017-09-26 | Mikel Asurmendi
Garraiolarien greba-txanda, traba handia Macronen martxan

Irailean, hainbat greba, manifestaldi eta mobilizazio iragarrita zeuden Frantzian, eta langileria erantzuten ari da. Atzo, garraiolariek gogor egin zuten Lan Kodearen erreformaren aurka. Garraiolariek erregaien geltokietan ondorio latzak eragin litzakete... [+]


2017-09-24 | Juan Mari Arregi
"Munduko alferrok, batu zaitezte"

Milaka langile, frantziar zein euskaldun, kalean erakusten ari dira greba eta manifestazioekin Macronek Frantziako Estatu osoan inposatu nahi duen lan erreformaren kontra daudela.


2017-09-21 | Mikel Asurmendi
Mugarik gabeko ekimenak Santiago zubian Lan kodearen aurkako protestetan

Biriatuko autobideko ordainlekuan egindako protestekin abiatu dira Lan erreformaren aurkako ekimenak. Mobilizazio bateratua hasi aitzin, sindikatu batzuetako kideek ordainlekua blokeatu dute eskubide sozialak aldarrikatuz.


Eguneraketa berriak daude