Israeli boikota egitera deitu dute Gasteizen, Palestinaren aldeko elkarretaratzean

  • Israelek 62 palestinar hil dituela salatu dute, eta Nakba eguna gogoratu dute. 

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 16an - 09:06

Israelgo estatua sortu zutela 70 urte bete direnean, Palestinaren aldeko elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizen, dozenaka lagun bildu dira Andre Maria Zuriaren plazan egindako kontzentrazioan. 

Palestina askatu oihuen artean eta Israeli boikot pankartaren atzean, hamaika lagun batu dira elkarretaratzera. Israelek Palestina okupatu zuela 70 urte bete direla gogoratu dute, eta milaka palestinarrek etxetik alde egin behar zutela. Gainera, atzo, AEBen Jerusalemgo enbaxadaren irekieraren aurkako manifestazioan 61 manifestari hil zituztela salatu dute, eta gaurko manifestazioan beste lagun bat.

 

 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


"Sionistek palestinarrak erreserba batzuetan edo beren lurretatik kanpo nahi dituzte"

Maulen eta Baionan egon berri da Pierre Stambul, Palestinaren alde dabiltzan kolektiboek gomitaturik. Judu laikoa eta nazien genozidioa hurbiletik ezaguturikoa da, bere amaren alde guztia deuseztatu zutelako. Erresistente komunistak zituen gurasoak, aita Manouchian talde... [+]


EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


2024-02-29 | Axier Lopez
EHUko Klaustroaren gehiengoak eskatu du unibertsitateak Israelekin duen harreman oro eteteko

EHUko hainbat klaustrokide, irakasle-ikertzaile, ikasle zein TEKAZEL kolektiboaren langileek sustatu dute ekimena. EHUko kideen ordezkaritza organo gorenean parte hartzen duten 240 kideen artean, gehiengoaren babesa lortu dute.


Eguneraketa berriak daude