Israelgo soldaduek onartu dute zibil palestinarren aurka eraso indiskriminatuak egin zituztela

  • Breaking the Silence elkarte israeldarrak eginiko txosten batek armadako 70 soldaduren testigantzak bildu ditu. "Giza-eskubideak urratu eta eraso indiskriminatuak egin" zituztela onartu dute palestinarren aurkako azken ofentsiba militarrean.


2015eko maiatzaren 05an - 11:31
2.200 palestinar baino gehiago hil ziren Israelen azken ofentsiba militarrean. (Argazkia: 20minutos.es).

Ejertzito israeldarraren “Margen Protect” operazioaren ondorioz lehendik gertatu gabekoa pasa da Breaking the Silence elkartearen bozeramaile Avner Gvaryahu-ren esanetan: “Orain arte soldaduen ehunka testigantza bilduta genituen baina guk aurkitzen genituelako. Oraingoan, beraiek etorri dira guregana”.

Israelgo ofizialen eta soldaduen kontakizun pertsonalekin 136 orrialdeko txostena egin dute. Gvaryahuk adierazi duenez, “batzuetan buruzagi militarrek Gazako zibilak ebakuatu zituztela esan eta mugitzen zen ororen aurka tiro egiteko agindua ematen zuten”.

Bertsio ofizialak dio zibilen segurtasuna neurtzeko puntako teknologiak eta hainbat neurri hartu zirela. Soldaduen esanetan, aldiz, “ziur aski kasu batzuetan zibilak ebakuatu eta arma adimendunak erabiliko ziren zibilei eragindako kaltea gutxitzeko, baina hori ez zen arau orokorra izan”.

Eldiario.es-ek jasotzen duenez, azken erasoaldian hildako eta zauritutako zibilen kopuruak ez zuen aurrekaririk ordura arte: hil eta zauritu palestinarren kopurua %75ekoa izan zen operazioaren ondorioz. Al Jazeeraren arabera, 2.200 palestinar baino gehiago hil ziren, ehunka zibil barne. Israelen aldetik, ordea, 67 soldadu eta sei zibil hil ziren.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Eguneraketa berriak daude