argia.eus
INPRIMATU
Israelgo enpresen hiru medikamenturen kontratuak ez ditu berrituko Nafarroako Gobernuak
  • Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.

Beñat Badiola Etxeberria 2025eko urriaren 09a
María Chivite, PSOEko Eskualdeko XIII. Kongresuaren itxieran Partido Socialista (CC BY-NC-ND 2.0)

Israelgo Estatuaren aurkako boikot mugimendua garaipen ugari lortzen ari da mundu zabalean azken hilabeteetan. Oraingoan, María Chiviteren gobernuak esan du bertan behera utziko duela Israelgo enpresen  hiru medikamenduen kontratuak, “foru exekutiboak Israelgo enpresekin harremanak hausteko konpromisoa hartu ondoren, are gehiago, Netanyahuren Gobernua parte den enpresekin".

Asteazken honetan Eskubide Sozialeko sailburu Carmen Maeztuk adierazi du erosketa horiek ez berritzea lege- eta arreta-berme guztiekin egin dutela. Azalpen guztiak Fernado Domínguez Osasun sailburuak Nafarroako Parlamentuan emango dituela adierazi dute.

Sailburuak azaldu duenez medikamentuenkin egin dutena zibersegurtasuneko eta teknologia arlo guztietan egingo dute, "posible den guztietan".