Israelgo judutarrek Estatuaren apartheid politika babesten dute, inkesta baten arabera

  • Yisraela Goldblum Funtsak eskatuta, Dialog erakundeak inkesta egin du Israelgo judutarren artean. Guztira 503 lagun elkarrizketatu ditu eta emaitzen arabera, gehienek palestinarrenganako apartheid erregimena babestuko lukete, Estatuak formalki Zisjordania anexionatuko balu. Halaber, herritar arabiarren aurkako diskriminazioaren alde dago inkestatuen gehiengoa.


2012ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ultra-ortodoxoena da arabiarren aurka dagoen talde nagusia.

Judutarren %59ak dio arabiarrekin alderatuta judutarrek lehentasuna izan behar dutela Gobernu sailetan lanpostua lortzeko; %49ak nahi du Estatuak arabiarrak baino hobeto tratatu ditzala judutarrak; %42ak ez du bizi nahi arabiarrak dauden etxebizitza berean; eta kopuru horrek berak ez ditu eraman nahi seme-alabak arabiarrak dauden ikastetxe batera.

Inkestaren arabera, Israelgo judutarren %69ak ukatu egingo lioke botoa 2,5 milioi palestinarrei, Israelek Zisjordania anexionatuz gero, eta %74a mendebaldeko erriberan judutar eta palestinarrentzako errepide bananduak izatearen alde dago.

Inkestatuen artean, ultra-ortodoxoena da arabiarren aurka dagoen talde nagusia eta israeldar laikoak dira arrazismo maila txikiena dutenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


2024-04-22 | ARGIA
Gazako genozidioa gelditzea eta Israelekin harreman komertzialak haustea eskatu dituzte Iruñean

Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak antolatutako martxan milaka manifestarik “berehalako su-eten iraunkorra” eskatu dute. Halaber, Espainiako Estatuari exijitu diote Israelekin dituen harreman komertzialak eta diplomatikoak bertan behera uztea.


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Eguneraketa berriak daude