Metro gutxitatik tiro eginda, militar batzuek desarmatutako bi palestinar hil zituzten Zisjordaniako Jenin hirian. Bideo bidez grabatu zuten ordea, eta sare sozialetan zabaldu zen. Egun baten ostean militar horien unitateko burua mailaz igo du Segurtasun Nazionaleko ministro Itamar Ben Gvirrek, unitatea zegoen lekura bertaratuta. Gerra-krimen gisa salaketak jarri dituzte nazioarteko hainbat erakundek.
Sare sozialetan zabaldu zen Israelgo militarrek eskuak goran eta desarmatutako bi gizon palestinar nola hil zituzten. Exekuzioa Jenin hirian gertatu zen, Zisjordanian okupatuan. Egun baten ostean, Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro Itamar Ben-Gvirrek onartu du militar horien unitateko ofiziala mailaz igo duela.
Haaretz eta Times of Israel hedabide israeldarretan oinarrituta, Ben-Gvir unitatearen base operatiboan izan zen, bere erabakia pertsonalki jakinarazteko komandanteari. Aipatutako hedabideek esaten dute, polizi-iturrietan oinarrituta, promozioa mugako polizia-komisario nagusiak eta aginte-kupulak gomendatutako ekintza bati dagokiola.
Al Jazeera hedabideak informatu duenez, salatu egin dute giza eskubideen aldeko hainbat taldek eta nazioarteko erakundeek (NBE, kasu) gertatutakoa gerra-krimen gisa. Ben-Gvir-ek erabakitako igoerak mezu argia bidaltzen du: inpunitateaz gain, babes ofiziala ematen diela nazioarteko zuzenbidearen oinarrizko arauak urratzen dituzten ekintzei.