Israelgo epaitegi batek Rachel Corrie ekintzailearen heriotza "istripua" izan zela dio

  • Rachel Corrie Palestinaren aldeko ekintzailearen heriotza "istripu tamalgarria" izan zela eta Israelgo Estatua eta armada ez direla errudun esan du Haifako (Israel) Auzitegi Gorenak, ekintzailearen familiak ezarritako demanda zibilari erantzunez. Corrie Israelgo armadako hondeatzaile batek azpian harrapatuta hil zen 2003an, 24 urterekin, palestinarren etxeak eraits ez zitzaten aurrean belauniko zegoela.


2012ko abuztuaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Rachel Corrie Israelgo armadaren hondeatzaile batek zapalduta hil zen 2003an.

 "Nahita" egoera arriskutsuan ipini zela eta toki militar itxia izanik "ilegalki" zegoela argudiatu du Oded Gershon epaileak. Gaineratu du gidariak ezin izango zuela Corrie ikusi hondeatzaileen kabinatik.

Corrieren familiak 300.000 dolarreko ordaina espero zuen, hondeatzailea gidatzen zuen soldaduak "apropos" hil zuela pentsatzen baitu. Epaia ezagutu ondoren "triste" eta "kezkatuta" azaldu ziren atzo: "Gaurkoa egun txarra izan da, baina ez soilik gure familiarentzat, baita giza eskubideentzat, humanitatearentzat eta Israel berarentzat ere".

Giza eskubideen plataformek "aurrekari arriskutsutzat" jo dute epaiketaren emaitza.

Informazio gehiago, The Guardianek egindako bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Eguneraketa berriak daude