Gerla hotsak 2023an. Nazioartea inarrosi du Israelek Gazako zerrendan abiaturiko oldarraldi militarrak. Orotara 20.000 hildako palestinar zenbatu dituzte, horien erdia haurrak. Ane Irazabal euskal kazetaria Palestinan eta Egipton bizi izan da.
Egun aldiz Alemanian bizi da eta Euskal Telebistako berriketaria da. Israelek eragin sarraskiaren aitzinean Alemaniako Gobernuak eta alderdiek erakutsitako jarrera amultsua gaitzesten du nazioartean aditua den kazetariak.