Israeleko Parlamentuak asteartean onartu duen legearen arabera, istiluetan parte hartzen dutenek hamar eta hogei urteko kartzela zigorra jaso dezakete.
Legeak harriak jaurtitzen dituztenentzat bi zigor mota aurreikusten ditu: lehenik, harriak jaurtitzen dituen orok hamar urteko espetxe zigorra jaso lezake. Kasu horretan fiskaltzat ez du frogatutzat hartu beharko kalteak eragiteko asmoa.
Bigarrenik ekintzailearen kalteak egiteko intentzioa frogatuko balitz hogei urteko kartzela zigorra jaso lezake.
Legea Netanyahu Israelgo lehen ministroaren gobernuko Ayelet Shaked Justizia Ministroak sustatu zuen. Gobernuko adar kontserbadoreenean kokatzen da Shaked, Netanyahu baino eskubirago.
Mandatua Israeleko Parlamentuan (Kneset) 67 aldeko botorekin onartu zuten. 17 izan ziren kontra bozkatu zutenak.
Shakedek harriak jaurtitzen dituztenak “terroristak” direla esan du eta ekintza hauek soilik “modu honetako epaien bidez” desagertu daitezkela gaineratu du.
Legedi zaharraren arabera frogatuta egon behar zen jaurtitzailearen intentzioa, eta horren ondorioz epaiak malguagoak ziren.
Legea batez ere Israelgo indar okupatzaileen edo poliziaren sarekaden aurka protestetan ari diren gazte palestinarren aurka zuzenduta dago.