Israelen harriak jaurtitzeagatik hogei urte arte kartzelara

  • Israeleko Parlamentuak asteartean onartu duen legearen arabera, istiluetan parte hartzen dutenek hamar eta hogei urteko kartzela zigorra jaso dezakete.


2015eko uztailaren 23an - 13:12
Israeleko Parlamentuak onartu duen legearen arabera harriak jaurti ezkero 20 urteko kartzela zigor jaso daiteke

Legeak harriak jaurtitzen dituztenentzat bi zigor mota aurreikusten ditu: lehenik, harriak jaurtitzen dituen orok hamar urteko espetxe zigorra jaso lezake. Kasu horretan fiskaltzat ez du frogatutzat hartu beharko kalteak eragiteko asmoa.

Bigarrenik ekintzailearen kalteak egiteko intentzioa frogatuko balitz hogei urteko kartzela zigorra jaso lezake.

Legea Netanyahu Israelgo lehen ministroaren gobernuko Ayelet Shaked Justizia Ministroak sustatu zuen. Gobernuko adar kontserbadoreenean kokatzen da Shaked, Netanyahu baino eskubirago.

Mandatua Israeleko Parlamentuan (Kneset) 67 aldeko botorekin onartu zuten. 17 izan ziren kontra bozkatu zutenak.

Shakedek harriak jaurtitzen dituztenak “terroristak” direla esan du eta ekintza hauek soilik “modu honetako epaien bidez” desagertu daitezkela gaineratu du.  

Legedi zaharraren arabera frogatuta egon behar zen jaurtitzailearen intentzioa, eta horren ondorioz epaiak malguagoak ziren.

Legea batez ere Israelgo indar okupatzaileen edo poliziaren sarekaden aurka  protestetan ari diren gazte palestinarren aurka zuzenduta dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israel
2024-04-19 | Gedar
Sionismoaren kontrako juduak jazartzen ari dira Alemanian

Palestinarekin elkartasunez kongresu bat antolatu zuten Berlinen aurreko astean, baina hura itxi zuen Poliziak. Atxilo eraman zituzten sionismoaren aurkako hainbat judu.


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Iran gehiago zigortzearen alde lerratu dira AEBak eta Europar Batasuna

Iranen eta Israelen arteko tentsioa areagotuz doa eta bi aldeek argi utzi dute parekoaren erasoari erantzun bortitz eta gogorrez erantzungo lioketela. Bizkitartean, Israelekiko babesa berretsi dute AEBek zein Europako Batasunak.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Eguneraketa berriak daude