argia.eus
INPRIMATU
Israelgo armadak berriz bonbardatu du Gaza eta eskala handiagoko erasoekin mehatxatu du
  • 50 gune baino gehiago bonbardatu ditu Israelek Gazako zerrendan astearte goizaldean. Erasoak 14 zauritu utzi ditu momentuz, baina kopurua igotzea aurreikusten da, etxebizitza asko erabat suntsiturik geratu baitira. Israelgo armadak erasoak areagotuko dituela adierazi du.

Judith Perez @judyjudd 2014ko uztailaren 08a
Hurrengo egunetarako eraso gehiago egotea aurreikusten du armada israeldarrak (argazkia: Reuters)

Astelehenean Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk Gazaren kontrako erasoak ez zirela areagotuko adierazi zuen arren, Gobernu israeldarrak jarrera aldatzea erabaki du.

Hamasen kontrako "Ertz Babesle" operazioari hasiera eman dio eraso honekin eta armada israeldarraren iturriek Haaretz egunkariari adierazi diotenez, hurrengo egunetan eraso gehiago egingo dituzte. Lurreko ofentsiba militarra egiteko ere prestatzen ari direla esan dute iturri berdinek.

Hamasek komunikatu baten bidez erantzun du, esanez beraiek ere “erasoak handiagotuko dituztela”, Israelek eraso egiteari uzten ez badio.

Informazio gehiago:

Ekialde Hurbileko gatazka honi buruzko informazio ugari aurkituko dugu ARGIAren Palestina kanalean.