Desadostasun nabarmenak Israelen Gazako su-etenarekiko

  • Gazan su-etena ospatzen duten bitartean, Israelgo politikari gehienek ez dute albistea hainbeste poztasunez hartu. Ministro-batzorde erdiak, askok koalizioan, su-etenarekin desadostasuna agertu dute. Jerusalem Post egunkariak bildu ditu erreakzioak.


2014ko abuztuaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, batzordearen bilera batean pasa den ekainean (argazkia: P Photo/Dan Balilty, Pool)

Haim Yellin Eshkol eskualdeko lehendakariak adierazi du su-etena ez dela “benetazkoa”, eta bertako herritarrei etxera ez bueltatzeko eskatu die. Ministro-batzordeari Eskholen geratzeko eta erabakiak bertatik eta ez Jerusalemetik hartzeko eskatu dio.

Uri Ariel etxebizitza ministroa (Bayit Yehudi) ere su-etenaren kontra agertu da. “Israelgo herritarren gaineko mehatxua ezabatzea eta Gaza desmilitarizatzea barne hartzen ez duen edozein akordio beharrezkoa denaren erdia baino gutxiago da”, esan du Arielek.

“Ez dugu Hamas garaitu. Ez dugu arrakasta izan”, adierazi du Likud alderdiko Danny Danonek. Hamas garaitzea beharrezkoa zela uste du, bere hitzetan, Ekialde Hurbil osoak jakin dezan (Hezbollah, Estatu Islamikoa eta Iran barne) “ezin dutela Israelgo jendearen kontra egin”.

Shas alderdiko Eli Yishaik salatu du Gaza ez desmilitarizatzeak okerragoa izango den beste borroka batera eramango duela Israel: “Hamasek orain denbora izango du armaz hornitzeko eta Israelen kontra erabiltzeko”.

Ezkertiarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren jarrera kritikatu dute. “Su-etena oso berandu dator. Azken hilabetetan Netanyahuk egin zitzakeen akats diplomatiko guztiak egin ditu”, adierazi du Zehava Gal-On Meretz alderdiko buruak. Israelgo Gobernuari iniziatiba hartzeko eta negoziazio diplomatikoei ekiteko eskatu diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Eguneraketa berriak daude