argia.eus
INPRIMATU
Israelen atxilotuta dagoen Juana Ruiz aske uzteko eskatu dute Gasteizen
  • Laster bost hilabete beteko dira Israelek Juana Ruiz Sanchez atxilotu eta kargurik gabe espetxeratu zuenetik. Azken 35 urteetan Palestinan bizi izan da, eta Health Work Committees (HWC) GKE-ko proiektu koordinatzaile gisa lan egin du. Israelgo epaitegi batek berriz atzeratu du epaiketa data zehatzik gabe.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2021eko irailaren 03a
Argazki solidarioa egin dute Gasteizko Buruileria plazan. / BDZ Mugimendua

Egoeraren berri emateko batzar informatiboa egin dute Gasteizko Buruileria plazan ostegunean, eta Sanchez "lehenbailehen" aske utz dezaten eskatzeko talde argazki bat egin dute; Sanchez bera kolaboratzaile den Hala Bedi irratiko zenbait lagun eta talde internazionalistetako kideak izan dira.