argia.eus
INPRIMATU
Israelek Gazako iparraldea bonbardatu du
  • Gazako Beit Lahia hiriaren iparraldean martxoaren 28an “eztanda handiak” entzun direla adierazi du bertako prentsak. Israelgo prentsak ere hiriaren inguruetan sirena soinuak egon direla baieztatu du.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko martxoaren 30
Gazako bonbardaketa bat.

Zauriturik eragin ez zuen Hamasek egindako eraso bati emandako erantzuna izan da Israelgo armadarena. Lur azpiko azpiegitura bat eta Hamaseko eraikin militarrak bonbardatu dituzte, armadak berak baieztatu bezala.

Koronabirusaren krisiarekin Israel eta Palestinaren arteko erasoak nabarmen jaitsi direla adierazi dute. Hala ere, Palestinako egoera kritikoa da, Gazan Palestinako 82 kutsatuetatik 9 baitaude, gehienak Zisjordanian. Hildako bat izan dute, martxoaren 28ko datuen arabera.

Nazioarteko hainbat erakunde beldur dira koronabirusak Gazan eragin ditzakeen sarraskiez, izan ere, hamarkada batez oinarrizko materialaren sarrera mugatu ostean, 60 zaintza intentsiboko ohe eta 50 eta 60 arnasgailu artean dituzte soilik.