argia.eus
INPRIMATU
Israelek 27 palestinar hil ditu Gazan eta erasoaldia hirugarren egunean sartu da
  • Azken erasoaldiaren hirugarren egunean, Israelgo armadaren bonbardaketek dagoeneko 27 palestinar baino gehiago hil dituzte Gazan, eta 70 baino gehiago zauritu. Horietatik bost haurrak dira, Palestinako Osasun Ministerioaren arabera. Benjamín Netanyahu Israelgo lehen ministroak ohartarazi du Gazaren aurkako erasoa oraindik ez dela amaitu.

ARGIA @argia 2023ko maiatzaren 11

Azken eraso israeldarraren helburua Ali Ghali izan da, Yihad Islamiarreko komandante garrantzitsu bat, bere bi seniderekin batera hil dena. Horrez gain, Jihad Islamikoko beste bi kideren heriotzak ere jakinarazi ditu Israelek.

Daniel Hagiri Israelgo armadako bozeramaileak adierazi duenaren arabera, Gazatik jaurtitako 507 suzirietatik 110 jaurtiketa zerrendan bertan erori direla. Lau palestinar hil dira horien ondorioz.

Egipto su-etena negoziatzen ari dira

Israelen erasoak eteteko, su etenerako deia egin du Egiptoko Gobernuak, Reuters albiste agentziak argitaratu duenez. Dawoud Shelab Yihad Islamiarreko bozeramaileak esan du Kairo negoziaketak sustatzen hasi dela erasoak eteteko. Baina Israel Egiptoko proposamenak aztertzen ari da, Kanpo Harremanetarako ministro Eli Cohenek adierazi duenez.