Israelek eta Greziak akordio militarra sinatu dute

  • Israelgo eta Greziako Defentsa ministroek, Moshe Ya’alon eta Panos Kammenos, bi herriren arteko hitzarmen militarra sinatu dute Tel Aviven, The Jerusalem Postek jakitera eman duenez.


2015eko abuztuaren 06an - 11:41
Uztailaren 19an sinatu zuten akordioa Tel Aviven (Argazkia: The Electronic Intifada)

Akordioaren ondorioz Israelgo armadak Greziako lurretan jarduteko aukera izango du, baita Greziakoa Israelgo mugen barnean ere. Israelek orain arte soilik AEBrekin sinatu du horrelako akordiorik. Bi herrialdeak defensa arloko kooperazioaz mintzatu dira. Mediterraneoko gas hodien segurtasuna ere izan dute hizpide.

 “Asko baloratzen dugu zure bisita Greziak bizi duen garai zail hauetan. Akordio honek bi herrialdeen arteko erlazioa sendotzen du”, adierazi zuen Israelgo defensa ministroak.

"Greziako herritarrok oso gertu sentitzen ditugu israeldarrak." Islamiar terrorismoa Ekialde Hurbilean ez ezik Balkanetan eta Europan ere existitzen dela gaineratu du ministro heleniarrak.

Syriza eta Greziar Independenteak –eskuin joerakoa– alderdiek osatzen dute Greziako Gobernua. Defentsa eta Justizia ministerioak Greziar Independenteen esku daude eta gainontzeko arloetan Syrizak agintzen du.

Akordioa sinatu aurretik, joan den apirilean eta maiatzean Israelgo F-16 gerra hegazkinak Greziako aire baseetan maniobrak egiten aritu ziren.

F-16 hegazkinak dira Gazako bonbardaketen eragile nagusiak.

Greziak Europako militar ratio handiena biztanleko

Grezian 1.000 laguneko 12,9 militar daude. Kopuru horrek erraz gainditzen du gainerako herrialdeena. Berbarako, Espainiako Estatuak herritar bakoitzeko 2,9ko ratioa dauka eta Frantzian 3,3koa. 

2014. urtean herrialdearen gastu militarra Barne Produktu Gordinaren (BPG) %2,2 izan zen. Europar Batasunaren batezbestekoa %1,7koa da. Aurrekontuaren zati handiena material militarraren erosketara zuzenduta dago: azken hamar urteetan 10.000 milioi euro gastatu ditu Greziako Gobernuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israel
2024-04-19 | Gedar
Sionismoaren kontrako juduak jazartzen ari dira Alemanian

Palestinarekin elkartasunez kongresu bat antolatu zuten Berlinen aurreko astean, baina hura itxi zuen Poliziak. Atxilo eraman zituzten sionismoaren aurkako hainbat judu.


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Iran gehiago zigortzearen alde lerratu dira AEBak eta Europar Batasuna

Iranen eta Israelen arteko tentsioa areagotuz doa eta bi aldeek argi utzi dute parekoaren erasoari erantzun bortitz eta gogorrez erantzungo lioketela. Bizkitartean, Israelekiko babesa berretsi dute AEBek zein Europako Batasunak.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Eguneraketa berriak daude