Israelek erasoak gogortu ditu goizaldean

  • Bart gauean eginiko erasoetan beste hiru palestinar hil dira eta Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du. Goizaldean, 45 minutuan 85 misil jaurti dituzte Russia Todayk dioenez. Israelek beste 16.000 erreserbista deitu ditu Gazako operazioa aurrera ateratzeko.


2012ko azaroaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bart gauean ere erasoak izan dira Gazan.

Azaroaren 14an Israelek Hamaseko buruzagi militarretako bat hil zuen. Honi erantzuna eman nahian palestinarren erasoak hasi ziren.

Israelek ofentsibak gogortu egin ditu goizaldean, Palestinako 150 lekuri eraso egin die, gehienak Gazako hirian. Bonbardaketa horietan, Gazako Barne ministerioari eraso egin diote Maan albiste agentziak jakinarazi duenez. Barne ministerioren aurka 40 bat bonba jaurti dituztela ere esan dute.

Palestinako Yihadak berriz Israelera hainbat misil jaurti ditu goizaldean. Misilak Tel Aviv hiriburutik gertu jo dute. 1991tik lehen aldiz, atzo aire bonbardaketa iragartzen duten sirenak martxan entzun ziren. Dagoeneko, 22 hildako tartean lau ume, eta ehunka zauritu daudela jakinarazi du RT hedabideak.

Egiptoko Lehen Ministro Hisham Kandil gaur goizaldean iritsi da Gazako hiriburura. “Gazan ikusten ari naizena hondamendia da eta ezin dut isilik egon. Israelen erasoaldiak amaitu egin behar du” adierazi du eta Kairok su etena lortzeko ahaleginak egingo dituela.

Munduko hainbat estatutako buruzagiek Israel eta Palestinaren arteko auzi honetan beraien iritzia eman dute.  Australiako lehen ministro Julia Gillardek zera esan du “Israelek erantzutea normala da eta guk babestu egiten dugu”. Bestalde, Venezuelako Presidente Hugo Chavez-ek Israelek Gazaren aurkako oldarraldia gaitzetsi du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hugo Chavez
Ze gaizki dauden gauzak Venezuelan" Utzidazu labur-labur azaltzen (6/8)
Hala eta guztiz ere, Chávezen herria badoa

Chávez bizirik zegoenean bere figurarekiko atxikimendua sekulakoa zen herri venezuelarraren sektore oso zabal batean. Chavismo hegemonikoa zen, ikuspegi soziopolitiko batetik zein emozionaletik ere. Venezuelako sektore apalen artean, baita ekonomikoki hobeto zeuden beste... [+]


2017-04-30
Manifestazioek eta istiluek ez dute etenik Venezuelako gatazka mediatizatuan

Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu... [+]


Maduroren garaipena eta Venezuelako ezkerraren etxeko lanak

Venezuelako udal hauteskundeetan Nicolas Maduroren PSUV alderdiak jaso du boto gehien, bozken %49,2. Henrique Ceprilesen MUD koalizioa ez da urruti ibili emaitzetan 700.000 boto gutxiago (%42,7) baina Venezuelako hiri garrantzitsuenetako alkatetzak eskuratu baititu.


2013-04-15 | Lide Hernando
Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto... [+]


Eguneraketa berriak daude